Oinatz Aizpuru eta Orkatz Argote, larruzko paletan txapeldun
Txost pilota elkarteko bikoteak Gipuzkoako Bigarren Mailako txapela janztea lortu du, Debako pilotarien kontra irabazi ondoren
Txost pilota elkarteko Oinatz Aizpuruk eta Orkatz Argote larruzko paletako Gipuzkoako Bigarren Mailako txapeldunak dira. Atzo goizean Debako Aldats pilotalekutan jokatu zuten finala, bertako Euskal Jolas taldearen kontra. Oiartzuarrak 35-30 nagusitu ziren. Oiarpe pilota elkartekoek, berriz, asteburuan 25 partida jokatu dituzte. Emaitzak ikusteko,