Espainiako Estatuak zigorrak batu ez izana ontzat eman du Estrasburgok

Euskal presoek Frantziako Estatuko espetxeetan betetako espetxe urteak kontuan hartzeko eskaera berriz, ez du babestu, eta Espainiako Estatuari eman dio arrazoia.

Zigor luzapenekin amaitzeko eskatu zuten hamarnaka lagunek joan den ostegunean.

Euskal presoen aldeko ebazpena espero zitekeen gaur, baino Estrasburgok ontzat eman du Espainiako Estatuak zigorrak batu ez izana. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Espainiako Estatuak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 6.1 artikulua urratu duela, eta hortaz, bidezko prozesu judizial bat izateko eskubidea urratu duela. Euskal presoek Frantziako Estatuko espetxeetan betetako espetxe urteak kontuan hartzeko eskaera berriz, ez du babestu, eta Espainiako Estatuari eman dio arrazoia.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.