Eskuz binakakoan Urmeneta eta Odriozolak garaipena lortu zuten etsai zuzena zuten Amezketa Zazpi Iturri taldearen aurrean.
Eskisabel beste partida batean. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.
Asteburuan EPLE eta Batzokiko taldeek jokatutako 17 partidetatik Larruzko Pilotan Lehen mailako Senior kategorian Eskisabel eta Rubenek lortutako bigarren postua nabarmendu behar da. Olaberrian ostiralean Oiangu taldeko Luzuriaga eta Andonegiren aurka jokatutako finalaurreko partidan 28-35 irabazi zuten, maila goreneko partida jokatuta.
Igandean ez zuten, ordea, lortu garaipenik Deban jokatutako finalean. Brosa eta Vigeon donostiarrek osatutako bikoteak 35-24 irabazi zuen. Pilotari donostiarrek ez zieten aukerarik eman errenteriarrei, hala ere txapelketa bikaina jokatu dute Eskisabel eta Rubenek.
Eskuz binakakoan Urmeneta eta Odriozolak garaipena lortu zuten etsai zuzena zuten Amezketa Zazpi Iturri taldearen aurrean. 22-9 irabazi zuten EPLEkoek, eta Ohorezko Mailara igotzeko lehian jarraitzen dute.
Montxo Jimenez Oroitaldiaren finalak ere asteburuan jokatu dira Ijito Kultura Astearen barruan. Ez zuten lortu Ijito Komunitateko Dual eta Contrerasek EPLEko Migeltorena eta Zangitu garaitzea, (10-22 ).