Formazioaren barruan bi saio egin dituzte: lehena hizketaldia izan da, eta bigarrena tailer praktikoa. Udalaren bitartez egin dituzte saiook.
Jardunaldietako une bat.
Lezoko kirol taldeetako kide eta entrenatzaileek, eta Eskola Kirolan dabiltzan begiraleek genero berdintasari buruzko formazioa jaso dute. Hala, Ainhoa Auzmendi kirol aholkulari, Psikologiako irakasle EHUn, eta gaian adituak hitzaldia eskaini zien kirol begirale eta entrenatzaile lezoarrei hilaren 16an. Hurrengo egunean, hilaren 17an, Urtxintxa Aisialdi Eskolakoekin tailerra egin zuten.
Berdintasunaren oinarrizko kontzeptuak, kirolean erabili beharreko hizkuntza, edota emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta nesken partaidetza bultzatzeko estrategiak landu zituzten jardunaldietan.
Lezoko Udalaren bitartez jaso dituzte saioak begirale eta entrenatzaileek, “udalarentzat garrantzi handiko gaia da gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzea”.