'Aiako, Intxixua' izena jarri dio liburuari; Oarso Bidasoan kokatu du eleberria, eta magiak paper garrantzitsua jokatzen du bertan
Edu Zabala Garagartza Eibarren jaio arren, Irunen aritu da lanean.
Edu Zabala Garagartza irundarrak
Aiako, Intxixua eleberria plazaratu du. Oarsoaldean eta Bidasoan kokatu du kontakizuna. Intxixuak dira protagonista nagusiak, baina ez bakarrak; baskoiak eta zeltak agertzen baitira. Aiako Harria, Jaizkibel eta Larrun mendiek osatzen duten hirukiaren erdian, zeltek hiri bat sortuko dute.
Gatazka sortuko da bertan, eta baskoi batzuek zelten alde egingo dute, eta beste batzuek intxixuen alde. Gainera, magiak paper garrantzitsua jokatzen du eleberri horretan, eta Aiako Harriko barrunbeetan ere murgiltzen dira.
Aiako, Intxixua bigarren edizioan dago. Eskuratu nahi duena egilearekin jar daiteke harremanetan,
e-posta bitartez eskatuz. Liburuak hamar euroko kostua du, gehi bidalketakoak.