Datorren larunbatean, hilak 27, Donostian manifestazioa egingo dela eta, oiartzuar talde batek argazkia atera du gonbita luzatuz
Herriko plazan elkartu ziren argazkia ateratzeko.
Etzi, larunbata (hilak 27), manifestazioa egingo dute Zubietan eraikitzen ari diren errauste plantaren kontra. Donostian izango da, 17:00etan, Mendeurren plazatik aterata (Prim eta Urbieta kaleak bukatzen diren puntua).
Atzo arratsean, oiartzuar talde batek argazkia atera zuen Done Eztebe plazan, gainontzeko oiartzuarrei bertara joateko deialdia luzatuz.
Larunbateko manifestazioa hainbat eragilek antolatu dute: Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak; GuraSOS; Osasun eta Ikerketa Mediku Taldea; ELA; LAB; CCOO; ESK; Steilas; HIRU; EHNE; Eguzki; Ernai; Gipuzkoa Zutik; Greenpeace; No+Precariedad.