ELAko langileek elkarretaratzea egin dute Sanmarkosene aurrean gaur.
ELAk bigarren greba eguna du deitua gaur
adinekoen egoitzetan. Horren harira, elkarretaratzea egin dute gaur Sanmarkosene adinekoen egoitzaren aurrean greban diren langileek. Bihar egingo dute azken greba eguna hilabete honetan, izan ere, azaroa eta abendurako ere grebara deitu ditu langileak ELAk.