Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hizkuntza berreskuratzen ari dira, maputxe izaten jarraitu nahi dutelako

Oiartzun Azmarrin-ek eta Garabidek gonbidatuta, Sergio Marinaok hitzaldia eman du; 'Mai da bai (eta ez dago ezetzik)' dokumentala ikusteko aukera egon zen

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/10/26
maputxeak oiartzun

Sergio Marinaok hitzaldia eman zuen, Garabideko Txema Abarrategik saioa aurkeztu ondoren.

Oiartzun Azmarrin eta Garabidek antolatuta, maputxeen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zen atzo. Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek —Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon eta Ann Baskaranek— zuzendutako Mai da bai (eta ez dago ezetzik) dokumentala ikusteko izan zuten lehendabizi, Wallmapun (maputxeen lurraldean) grabatutakoa. Ondoren, Garabidek eskaintzen dituen ikastaroko egonaldia baliatuta, Sergio Marinaok beraien esperientzia kontatu zuen, jende dezenteren aurrean. Lehenengo hitzak bere hizkuntzan —mapuzugun— egin zituen, eta ondoren gaztelerara pasatu zen. Mapuzuguma galtzeko arrisku larrian dagoela ohartarazi zuen —Marinaok heldua zenean ikasi zuen—, eta euren helburua hiztun berriak formatzea dela. “Horregatik”, jarraitu zuen, “euskalgintzaren prozesuak ezagutu nahi ditugu, han zer egin dezakegun ikusteko”. Gaineratu zuenez, mapuzuguna urte erabakigarrietan dago. “Maputxe izaten jarraitu nahi dugu”. Berrehun urteko jazarpena Marinaok bere herriaren historiari errepaso azkar bat eman zion. Horrela, Espainiako konkistatzaileak XVI. mendearen erdialdean iritsi ziren, eta 236 urte iraun zuen Araucoko Gerrak. Biobio ibaian muga historikoa finkatu zen, eta espainiarrak ez ziren handik pasatu —”Euskal Herrian ikas genezake pixka bat”, zehaztu zuen Garabideko Txema Abarrategik—. Nolabaiteko autonomia hori Txile eta Argentina independizatu eta urte batzuetara bukatu zen, XIX. mendearen bukaeran. “Emantzipazio kriollo horrekin, sortu berri ziren estatu-nazio horiek konturatu ziren gure lurraldean ez zutela jabetzarik. Akordioa egin zuten bi estatuekin, baina ez zuten errespetatu”, zehaztu zuen. Orduan, konkista hasi zen; suntsiketa eta maputxeak erreserbetan sartzea ekarri zuen. “Txilen, erreserban sartze horri ‘mesede’ deitu zioten gainera”. Wallmapu, ozeano Atlantiko eta Barearen artean zabaltzen zena, bere azaleraren %5era murriztu zuten. Eta, horrekin batera, hizkuntzaren erabilera murrizten hasi zela. “Gaztelaniaren inposizio bat izan zen. Guk bizitu genuen eta ez dut nahi gure seme-alabek hori bera bizitzea”. Izan ere, bere birraitona eta birramonak elebakarrak izan arren, bere gurasoak gazteleradunak bakarrik dira. Gaur egun, haurrek ez dute hizkuntza ikasten. Txile eta Argentinako gobernuek maputxeekiko dituzten politikak keinuak bezala definitu ditu Marinaok, folklorizaziora bideratutakoak. Horregatik, bere belaunaldikoak mapuzuguna berreskuratzen hasi direla aldarrikatu du: “Hizkuntzak tokiz mugitzea ez da prozesu normal bat, biolentoa da; desagertzera eramaten dituzte. Maputxeak gara, gure lurraldea dugu, eta bertan bizi nahi dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.