Karla Lekuonan Aretxabaleta gaindu dute, bigarren zati on bati esker; nesken taldeak irabazi gabe jarraitzen du
Oiartzuarrak nagusitu ziren larunbat arratsaldean.
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen futbol talde nagusiak ez du goiko postuetatik urrundu nahi. Pasa den larunbatean, Aretxabaletaren bisita jaso zuten etxean. Lehenengo zatia nahiko parekatuta egon zen, baina aldageletatik bueltan gauzak aldatu ziren. Oiartzuarrek bigarren zati bikaina egin zuten, eta lehenengo herena pasatuta iritsi zen saria, Loperenak bihurtutako penalti bati esker. Juanjok 72 minutuan sartu zuen bigarrena, et 81.ean Iñigok erabakita utzi zuen partida.
Neskak, berriz, pattal hasi dute denboraldia, eta ezin diote buelta eman. Atzo eguerdian Oliver taldearen bisita jaso zuten, eta Zaragozakoek ez zuten zailtasun handirik izan hiru puntuak etxera eramateko.
Gainontzeko kategoriatan, albiste nabarmenenak dira Power Rangersek eta mutilen bigarren futbol taldeak lider direla.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun-Aretxabaleta: 3-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Leioako Emakumeak-Oiartzun B: 4-0.
Gizonen Lehen Erregionala
- Dunboa Eguzki-Oiartzun B: 1-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Aloña Mendi-Oiartzun: 5-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Antiguoko B: 2-1.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Taberna-Gamon A: 10-1.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Donosti Dolphins-Oiartzungo Saskilagunak: 70-66.