Hilaren 5etik aurrera txartel elektronikoa erabili behar da.
Organikoaren edukiontzi berriak ireki ahal izateko txartelak datozen egunetan bidaliko dituzte etxera.
Zabalik daude gaur gaurkoz organikoa biltzeko edukiontzi marroiak Pasaian, baina laster itxi eta hilaren 5etik aurrera txartela elektronikoa beharrezkoa izango dela ohartarazi du udalak. Etxeetara bidali ditu udalak organikoaren edukiontzia zabaltzeko balioa duten txartel elektronikoak, posta arruntaz, etxe bakoitzeko txartel bana.
Hala ere, HAZen bidez jakin ahal izan dute banaketan hainbat akats izan direla, eta 200 bat etxeetan ez dituztela jaso txartelak. Kasu horietan HAZ bulegoetara jo behar da txartela eskatzera. Horrez gain, txartela galduz gero, edo txartelak akatsen bat izanez gero, Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan herritarrei txartel berria emango zaiela jakinarazi dute, beti ere aurrekoa baliogabetuta, bikoiztutako txartelik izan ez dadin.
Txartel elektronikoak
65a helburu izeneko planaren barruan banatu dituzte, “Pasaian edukiontzien sistemaren bidez birziklatze-tasak hobetzeko helburuz”. Izaskun Gomez alkateak planaren aurkezpenean adierazi zuenez Europak ezarritako % 65eko helburua lortzea da beren asmoa.
Konposterako poltsak doan banatzea izango da hurrengo urratsa, alkatetzatik iragarri dutenez. Makinak jarriko dituzte horretarako udalerriko hainbat tokitan, baino oraingoz ez dute zehaztu, ez noiz, ezta non ere.