"Iñakiri eta Ainhoari gure babes pertsonal eta solidarioa eskaintzen diegu"
Ainhoa Intxaurraldietari eta Mikel Errazkini arlo pertsonalean babesa adierazi diete egun Lezoko zinegotzi diren hainbatek.
Iñaki eta Ainhoari gure babes pertsonal eta solidarioa eskaintzen diegu azpian sinatzen dugunok. Gai pertsonal gisa, ez diogu inori opa sufrimendua eta mina eragiten dieten egoerei aurre egin behar izatea. Horregatik, funtsezkoa da justizia demokratikoa eta herritar guztien eskubideekiko bermatzailea exijitzea, aldi berean ebazpen justuak bermatuko dituena. Era berean, ordezkari publiko guztiek arduraz jokatu behar dute interes orokorraren eta elkarbizitza sozial eta politikoaren defentsan. Egoerak eskatzen duen mailan ekiteko momentua da. Instituzioetan ardurak eta karguak ditugunok interes politikotik at utzi behar dugu interes pertsonala. Interes pertsonalaren eta politikoaren arteko bereizketari buruz esandakoari jarraiki, aurretik aipatutakoaren irakurketa oro ez da tresna politiko gisa erabili behar. Sinatzaileak: Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sanchez Antunez, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Enrique Figueroa Laboa, Alfredo de la Puente Pagola, Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Axier Irastorza Alustiza, Angel Portugal eta Igor Cordero de la Fuente.Lotutako albisteak