"50 urte behin egiten direla eta" bazkaria egingo dute azaroaren 24an, Tolaren; izena emateko epea irekita dago
Tolare jatetxean bazkalduko dute.
1968ko kintoek bazkaria egingo dute azaroaren 24an, “50 urte behin egiten direla eta” ospatzeko. Izena emateko epea zabalik dago jada; diru ordainketa egiteak automatikoki batuko du zerrendara. Azaroaren 14a baino lehen ordaindu behar dira 40 euro, Laboral Kutxan. Izen abizenak adierazi beharko dira.
Kontu korronte honetan sartu beharko da dirua: ES58 3035 0128 62 12600055054. Antolatzaileek, harremanetan jarri nahi duenarentzat, hiru telefono zenbaki eman dituzte. Honakoak dira: 679 72 08 40, 647 67 86 32 eta 676 86 99 20.
Bazkaria Tolare jatetxean izango da, eta 13:00etan geratu dira bertan.