'Bateragune auzian' eskubide urraketarik izan zen asteartean ebatziko du Estrasburgok

Sonia Jacinto oreretarra espetxeratu zuten auzi horren harira, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Rafa Diezekin batera.

Sonia Jacinto,2015eko urria irten zen aske, sei urteko espetxe zigorra osorik beteta.

Espainiako Estatuko justiziak Bateragune auzian zigortu zituen Sonia Jacinto oreretarra, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Rafa Diezen eskubideak urratu zituen edo ez ebatziko du asteartean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Jainto, Rodriguez, Otegi, Zabaleta eta DiezekEstrasburgora jo zuten Espainiako Estatuko justiziak inpartzialtasun irizpidea eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatzeko. Helegite horri erantzungo dio orain Estrasburgok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.