0-6 irabazi diote Mondragoni gaur goizean; kanta eta bideoklipa aurkeztu du talde zuri-gorriak, Garate Estudioetan grabatuta, Kaki Arkarazorekin.
Ohi bezala zaleak lagunduta bidaiatu dute gaur goizen Antxoko Areto Futbol taldekoek Arrasatera. Han jokatu dute Gipuzkoako Koparen barruko aurtengo lehen partida, eta 0-6 irabazi diote Mondragon taldeari, erraz. Nasek eta Iagok gol bana sartu dute eta bina Erlak eta Gaitonek.
Nabarmentzekoa, ere berean, Jimenoren lana, taldeko arduradunek nabarmendu dutenez, 60 minutu jokatu dituelako denboraldia hasi zenetik, eta oraindik ez duelako golik jaso.
Taldeko zuzendaritzak eskerrak eman dizkie taldea animatzera Arrasatera joan diren zaleei. Eskertuta daude talde kide eta arduradunak, eta horren erakusgarri aurkeztu beri duten abestia,
Antxo dago gurekin jolasten izenburupean, bideoklipa eta guzti
.
"Antxo dago gurekin jolasten!"AntxoAF-ren abestia aurkezten dizuegu!Eskerrik asko proiektu honetan parte hartzen duzuen guztioi eta bereziki "Pescados Alberto Ferreres"i#alePescaus #Afizioa #Ekipazo #AntxoAF#AntxoDagoGurekinJolasten #PescadosAlbertoFerreres
Publicada por Antxo AF en Jueves, 1 de noviembre de 2018