Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herriko presoen urruntzea salatu du Oiartzungo udalbatzak

Iban Apaolaza eta Joanes Larretxea presoek senideengandik hurbil egon behar dutela eskatzen duen mozioaren alde egin dute EH Bildu eta EAJk

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/11/01
plenoa oiartzun urria 2018

11 puntu zituzten atzoko gai zerrendan.

Urriari dagokion ohiko plenoa egin zuten atzo arratsean. Mozio bat izan zuten aztergai, Sarek aurkeztutakoa. Bertan, herriko presoen —Joanes Larretxea eta Iban Apaolaza— urruntzea salatu zuten. Apaolaza Granadan dago, eta Larretxea Herrera de la Manchan. Presoen urruntzea salatzeko hainbat argudio ematen zituen mozioak. Alde batetik, bergizarteratze printzipioarekin bat egiten ez duelako. “Ildo horretan, ETAren su etenarekin irekitako garai berriak beste era bateko espetxe politika eskatzen du”, gaineratu du mozioak. Bestelako politika hori presoak familia eta erroak urrun edukitzea kontuan hartu behar duela iritzi du Sarek, haien senideekin harremanak modu egokiagoan garatu ahal izateko. Presente zeuden EH Bilduko zinegotziek zein EAJkoek beren aldeko botoa eman zuten. Hondakinen foru zuzentarauak Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Kudeaketa Planari (2019-2030 urteen artekoa) helegitea jartzea erabaki duela jakinarazi zuen udal gobernu taldeak. Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Ingurumen zinegotziak azalpenak eman zituen. “Aurreproiektua uztailaren 25ean publikatu zen, abuztuaren atarian, eta bi hilabeteko epea eman zuten alegazioak egiteko”. Udako hilabeteak izanda, alegazioak jartzeko zailtasunak egongo zirela kritikatu zuen Arbelaitzek, eta luzapen bat eskatu zuten, horrelako plan batek azterketa sakon bat behar duelako. “Gainera, legezko epea ez zen errespetatzen; 45 egun dira, eta astebete gehiago luzatu zen”. Horrez gain, herritarrek parte hartzeko izena eman behar zutela gogorarazi zuen. “Abuztuaren 25ean bukatzen zen epea, eta oso motza iruditzen zaigu. Azken finean, hori da modu bat herritarrek ez parte hartzeko”, gaitzetsi zuen. Epeez gain, planaren beraren eduki eza ez dute onartu: “Erabakita dauden planta batzuentzako plan bat idaztea da, eta ez ditu kontuan hartzen Gipuzkoako hainbat herriren errealitatea edo Europako zuzentarauak”. Finantzaketa ez duela aipatzen nabarmendu zuen Oiartzungo alkateordeak. Hondakinak jaso eta tratatzeko eskumena udalena dela azaldu zuen, eta herritarrek gaian asko dutela esateko. Alegazioa korrika eta presaka egin behar izan zutela aipatu zuen, eta gaiak trataera eta lanketa sakona behar duela. Botazioan, EAJ abstenitu egin zen. Beste puntuak Gainontzeko puntuei dagokienez, edozein herritarri eragiten dion neurri bat onartu zuten: taxien 2019ko tarifa. Gipuzkoako taxilarien prezioak berdintzeko, bataz bestekotik duten diferentziaren arabera aplikatuko zaie KPIa Oarsoaldeko tarifei (eskualde osoan tarifa berbera da). Kirol taldeen 2017/2018 diru laguntzen %40 ematea ere onartu zuten —aurrekoa banatuta dago—, baita Oarsoaldea SAri hiruhileko honetan eman beharreko diru partidak ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.