Hilaren 15ean egingo dute irteera, Guardiara; izena emateko aukera zabalik dago, eta autobuseko tokiak betetzean itxiko dute zerrenda
Valdelana upategiko ardoak dastatuko dituzte.
Lezoko Aiton Borda jubilatuen elkartekoek txangoa egingo dute hilaren 15ean. Arabako Errioxara joango dira. 08:30ean irtengo da autobusa, eta Eltziegoko Valdelana upategi joango dira.
Ardoak dastatu ondoren, Guardiako Marixa hotelean bazkalduko dute. Digestioa egiten laguntzeko, nahi duenak buelta bat eman dezake Arabako Errioxako hiriburutik, bueltatzeko ordura arte. Txangoaren prezioa 50 eurokoa izango da, eta jubilatuen elkartearen zuzendaritzan ordaindu beharko da. Aiton Bordak jakinarazi duenez, autobuseko tokiak bukatzean itxiko dute zerrenda.