Joseba Leizeagak 30 urtean diseinatutako kartelekin erakusketa antolatu du. Dohaintzan eman dizkio udalari.
30 urtean sortutako kartelak bildu dituzte erakusketarako.
Lan isil bat . Izen horrekin zabalduko dute gaur arratsaldean Xenpelar Etxean Joseba Leizeaga Arriaga diseinatzaileak berriki udalari dohaintzan emandako kartelak biltzen dituen erakusketa. Hiru hamarkadatan diseinatzaileak egindako kartelak ikusteko aukera izango da beraz, gaurtik eta hilaren 17ra bitartean. Zehazki, 1985 eta 2015 urteen artean Leizeagak sortutakoak dira lanak.
Gaur 19:00etan inauguratuko dute erakusketa hori eta egileak berak bere lan egiteko moduaren eboluzioa eta prozesua azalduko die bertaratzen direnei. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke 17:00etatik 20:00etara.