Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aditu eta mintza, euskara da giltza

Oiartzunen ikastaroak antolatu dituzte, Euskaraldiari begira, ahobizi eta belarripresten paperak zeintzuk diren azaltzeko; lehenengoa bihar izango da. Berretsi dutenez, ez da hizkuntza gaitasuna neurtzen.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/11/09
euskaraldia

Ahobizi eta belarriprest nola jokatu erakutsiko dute tailerrean.

Euskaraldia egingo zutela iragarri zutenean, ziurrenik, batek baino gehiagok bere buruari esango zion tokitan zegoela. Bada, gaurtik bi astera hasiko da euskararen erabileraren ohituretan eragin nahi duen dinamika. Oiartzunen badute esperientzia iazko Konpromisotik aD/Ritzera kanpainarekin. Bertan ere belarriprest eta ahobizien paperak jokatu zituzten ehunka oiartzuarrek. Norbaitek rol horiek nola diren argi ez badauka, Euskaraldia prestatzen ari den lantaldean daudenek ikastaroa antolatu dute. Lehenengoa bihar bertan izango da, 10:00etan, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Hurrengo larunbatean berriro egingo dute, eta astegunetan ere izango da joateko aukera:?hilaren 13, 15, 19 eta 21ean izango dira, 18:00etan hasita. Lantaldean ari da Mirari Martiarena. Ohartarazi duenez, Euskaraldia ez da txapa bat janztea. Nabarmendu du ariketa kontziente bat dela, eta horregatik antolatu dituztela tailerrak, Oarsoaldeko eta Bidasoko beste udalerrietan bezalaxe. Tailerrak egitearen ideia Baiona-Angelu-Miarritze eskualdean sortu zen, eta bertan erabilitako metodologia ikasi dute oiartzuarrek. «Asmoa da herritarrak kontzientziatzea eta ahalduntzea. Hausnarketa bat hastea ere bada helburua», gaineratu du Martiarenak. Hausnarketaren bide horretan, partaide bakoitzak «Zein zailtasunekin topatzen naiz?» edo «Euskaraz bizi naiz uste baino gutxiago ala gehiago?» bezalako galderei erantzutea da ariketa kontziente —horregatik aipatzen dute hainbestetan— horren helburua. Euskaraz eta gazteleraz noiz aritzen diren konturatzea da beste helburuetakoa. Hori bai, Martiarenak onartu du Euskaraldian dena ez dela perfektua izango: «Inperfekzio edo zailtasunik ikusten baldin badugu, ariketa polita izango da. Euskaraldiaren frakaso handienetako bat izango da bi ahobizi erdaraz hitz egiten ikustea». Ohitura, ez gaitasuna Behin eta berriz nabarmendu dute ahobizi izatea ez dela euskara perfektua erabiltzea, eta belarriprest izan behar dutela menperatzen ez dutenak. «Txapa horiek ez dute gaitasuna neurtzen, baizik eta 11 egun horietan hartu nahi den ohitura», azaldu du. Adibide bat jarri du:?«Aurrekoan batek esaten zuen ‘Nik ez dut ulertzen euskaraz dakien batek zergatik izan nahi duen belarriprest; ahobizi izan behar du’. Agian euskaraz dakien horrek ez ditu ohiturak aldatu nahi, bere lanagatik edo dena delakoagatik. Orduan, belarriprest izango da, eta beste momentu batzuetan ahobizi».
Ikastaroaren lehen saioa bihar egingo dute, Elorsoron, 10:00etan hasita
Argi utzi nahi izan du ahobizi izatea ez dela belarriprest izatea baino gehiago, eta belarriprestek ahobiziei ate asko irekitzen dizkietela. Bere esanetan, ahobizi izan nahi duenak, 24 orduz izan beharko luke, baita ametsetan ere. Koherentzia baten barruan, betiere: «Ez da ezer gertatzen egun horietan gaztelera hitz egiten baduzu, konturatzen bazara noiz hitz egiten duzun gazteleraz, ahobizi baldin bazara. Euskaraz ez dakien lagun batekin gelditzen bazara, ba noski hitz egin dezakezula erdaraz». Horregatik, garrantzitsuena da gazteleraz eta euskaraz noiz aritu bereiztea eta konturatzea; gainera, lehen hitza euskaraz egiteari ere garrantzia emango diote. Gero, gerokoak. Euskararen erabileraren datuak mahai gainean jarri ditu Martiarenak. Oiartzungo biztanleen %80 inguru da euskalduna edo ia euskalduna, baina erabilera %58ekoa da. «Hor badago zerbait huts egiten duena, eta euskaldunak gara. Euskaraldia euskaldunontzat da, ez euskaraz hitzik ez dakitenentzat». Ikastetxeetan lanketa Euskaraldia etxe gehiagotara iristeko asmoz, Haurtzaron zein Elizalden lanketa egin dute, hango irakasleekin, eta haien bitartez, ikasleekin. Berez, 16 urtetik beherakoek ezin dute Euskaraldian parte hartu, baina kanpainaren mezulari moduko papera jokatu dute. «Izena ematerakoan, guraso asko etorri dira umeei zer edo zer adituta, ziur zer den jakin gabe. Etorri dira, azalpenak eman dizkiegu eta horrela eman dute izena. Ahobizi eta belarriprest zer den esaten diegu, baina inor behartu gabe». Haurrek gaia eskolan lantzeko unitate didaktikoa dute, baita Pirritx eta Porrotxen abestia ere. Txapak jantzi beharrean, pultserak eramango dituzte eskumuturrean, iniziatibaren parte senti daitezen. Ikastetxeetan ez ezik, udal langileekin ere landu dute. Euskaraldian 727 oiartzuarrek —atzoko datua da— eman dute izena. Azkeneko astinaldian dezente gehiago elkartzea espero dute, eta horretarako, datorren astean arratsaldero egongo dira Fermiñenen, 18:00etatik 20:00etara (txapak ere orduan jaso daitezke); euskaraldia.eus-en ere eman daiteke izena. Euskaraldian garrantzitsuena hitz egitea eta aditzea izango da, baina ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Hilaren 22an Bea Egizabalek Euskaraldirako propio prestatutako Ttak bakarrizketa egingo du. Abenduaren 1ean flashmoba entseatuko dute, hiruan grabatzeko. Denak gonbidatuta daude.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.