95 oiartzuarrek bukatu zuten Behobia-Donostia lasterketa; Leonetek ordubete eta hamabi minutu inguru behar izan zituen, eta Mitxelenak hemeretzi minutu gehiago
Gaintxurizketa igotzen batzuri freskotasuna joan zitzaien.
Atzo lehiatu zuten Behobia-Donostia lasterketaren 54. ekitaldia. 30.900 korrikalarik hartu zuten parte; horien artean, Bulebarreko helmugara iristea lortu zuten 95 oiartzuarrek. Azkarrenak Aritz Leonet Aranburu eta Olatz Mitxelena Larreta izan ziren. Hau da oiartzuarren podiuma (beherago, sailkapen osoa).
Gizonak
- Aritz Leonet Aranburu: 1:12:40.
- Xabi Salaberria Gonzalez: 1:14:10.
- Gaizka Zapirain Salaberria: 1:18:23.
Emakumeak
- Olatz Mitxelena Larreta: 1:31:31.
- Ana Garcia Egido: 1:38:05.
- Agurtzane Zubizarreta Gerendiain: 1:38:31.
Antolatzaileek emandako sailkapenean galbahea pasatu, eta beheko estekan sakatuta ikus daiteke oiartzuarren sailkapena.
Eta, biribiltzeko, argazki galeriak.