Josu Porta Vicente sanjuandarrak irabazi du Behobia Gaztea, Kadeteen Mailan

37 mutilek hartu zuten parte kadeteen mailako mutilen proban

Josu Porta Vicente, podiumean, lehen postuan.

Eskualdeko atletismoak badu etorkizunik eta Behobia Gaztearen sailkapenak horren erakusle. Kadeteen Mailan, mutiletan, Josu Porta Vicente sanjuandarrak irabazi du aurten lasterketa. Sanjuandarra, gainera, ez da gazteen lasterketan nabarmendu den eskualdeko atleta gazte bakarra. Hiart Ibarguren oreretarra bigarren izen zen atzo Gazteen Mailako nesken lasterketan, eta iaz irabazlea. Podiuma Kadeteen Mailan, mutiletan:
  • Josu Porta Vicente (Donibane) 16:04
  • Alejandro Hernandez (Donostia) 16:19.
  • Izan Ramirez (Vilabona del Valles) 16:23
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.