Metrokoadroka kolektiboak sortutako kolektiboaren lana taularatuko dute Pez Limbo antzerki taldekoek, datorren igandean, udaletxean
Pez Limbo teatro taldekoek taularatuko dute antzezlana.
Datorren igandean, hilak 18, Miss Karaoke antzezlana
etxean jokatuko dute. Metrokoadroka kolektiboak Pez Limbo antzerki taldearekin elkarlanean sortutako lana da, eta Pez Limbokoek jokatuko dute, udaletxeko pleno aretoan.
Oier Guillanenak dira testuak, eta
Hitzari adierazi zionez, deseraikitzea du oinarri, baita identitateen gaia ere. Umorea, absurdoa eta performance-a uztartzen ditu DSS2016ko Dramaturgia Berriak deialdian sartu zen obrak.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euroko prezioa izango du. Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak azarorako programatuta daukan saioa izango da igandekoa.