Olarri Dantza Taldekoek bideoa grabatu dute, koreografia erakusteko.
Hamar egun falta dira Euskaraldia hasteko. Belarriak adi jarri eta mihiak astintzeaz gain, oinak dantzan jarri nahi dituzte Oiartzunen. Euskaraldiaren azkeneko egunean —abenduaren 3a, Euskararen Eguna— flashmoba grabatu nahi dute Done Eztebe plazan.
Bi egun lehenago, baina, entsegu bat egin nahi dute. Zerotik hasi beharrean, etxeko lanak eginda joateko, Olarri Dantza Taldekoek bideo bat grabatu dute flashmobaren koreografiarekin.
Bestalde, oinak beste modu batean —ere bai— mugitzeko deialdia luzatu dute egun hauetarako. Hilaren 23ra arte jaso daiteke ahobizi edo belarriprest txapa, Fermiñenen, 18:00etatik 20:00etara. Eta oraindik izenik eman ez duenak aukera izango du izena emateko.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.