Ormazabal-Eneko aparkalekua ireki dute; 89 autorentzako tokia egongo da, eta ikastetxeetako sarrera-irteera orduetan trafikoa arinduko du
2,10 metroko galiboa jarri dute.
Elizalde auzoak aparkatzeko eremu berri bat du. Ez nolanahikoa, gainera. Oiartzungo Udalak Ormazabal-Enea etxe ondoko lur sailean 89 aparkaleku prestatu dituzte, diseinatutakoa baino bi gehiago.
Aparkalekua dohainik izango da, baina bi metro eta hamar zentimetroko galiboa izango du. Auzoetatik Elizalde auzora hurbiltzen diren oiartzuarrei —gehienbat— emango die zerbitzua. Ikastetxeen sarrera/irteera orduetan izan ohi diren trafiko pilaketak arintzea espero du udalak. 175.000 euro bideratu dituzte horretara.