Egoa Alvarado: «Dibertigarria da, baina gogorra ere bada, batez ere mentalki»
Atleta oiartzuarrak Crossfit egiten du. Entrenamenduaren bitartez, «bikaintasun fisikoa» bilatzen duen kirola da, eta hainbat txapelketetan lehiatu ahal izan du, maila onean.
«Crossfitek bilatzen duena da pertsonarik osoena;?orduan, dena lantzen da»Eta Donostian talde bat sortu zenuten. Pixkat bat erotuta geunden batzuk elkartu ginen, eta Crossfit Donostiak proposatu gintuen alde bat osatzea: 21-15-9. Zer esan nahi dute zifra horiek? Crossfiten asko erabiltzen den formula bat da. Hiru ariketa ezberdin dituzu, eta denbora hartzen dizute: 21 errepikapen egin behar dituzu, gero hamabost eta azkenean, bederatzi. Nahi duzun ariketa —edo ariketak— egin ditzakezu, baina errepikapen horietan. Crossfiten, errepikapen horiena, ia mugarik gabeko mundu bat da… Crossfitek bilatzen duena da pertsonarik osoena. Orduan, dena lantzen da: gauza metabolikoak, indarra, abileziak, mugimendu gimnastikoak… Hortik abiatuta, ariketak konbinatu ditzakezu nahi duzun bezala, eta Work of the Day (WOD, eguneko lana, ingelesez) bat osatzen duzu. Eguneroko entrenamendua da. Hor ariketa mota ezberdinak egiten dituzu: AMRAP bat izan daiteke, eta denbora baten barruan hainbat ariketa egin behar dituzu, ahal bezain beste. Beste batzuetan, atseden hartzeko denbora daukazu. Adibidez, bi ON eta bat OFF, lau aldiz. Horrek esan nahi du bi minutu lanean ariko zarela, bat atseden hartzen, eta horrela lau aldiz. Egunero ariketa ezberdinak izan behar dute, osoago izateko. Hori da. Batzuetan gauza metabolikoak lantzen dituzu gehiago, besteetan indarra, bestetan indarra erresistentziarekin… Konbinaketak infinitu dira.
«Mugimendu gimnastikoak dira, agian, nire puntu ez-ahulenak»Nola planifikatzen da? Koaderno handia izan beharko da… Alex Sotok eramaten du nirea. Kirolaria da, baita entrenatzailea ere. Iker Saizekin batera, taldearen planifikazioa eramaten dute. Dietak ere berezia izan beharko du, ezta? Kontuan eduki behar duzu dietak nutriente guztiak eduki behar dituela, errekuperazioa azkarragoa izan dadin eta abar. Hori bai, noizean behin sartzen dira pizzak eta horrelakoak [kar-kar]. Non dago zuen box-a? Lehendabizi Igaran ireki zuten. Gero beste bat Pasaian, Buenavistan. Eta orain, Oreretan irekiko dute, Txirrita-Maleon. Industria pabiloi modukoak izaten dira gimnasio horiek. Jende asko dago, inguruan, egiten duena. Geroz eta ezagunagoa da kirola, eta jendeak gero eta jende gehiago ezagutzen du Crossfitean aritzen direnak. Ikusten duzunean jendea mugitzen dela, hasierako beldur hori kentzen duzu. Probatzen duzu, eta engantxatzen zaitu. Ikusten duzu aurreratzen duzula, eta sasoiko jartzeko balio duela. Momentu honetan, 400 bat izango gara. Oreretakoa irekitzerakoan, oraindik gehiago. French Throwdownen aritu zara, Parisen. Proba garrantzitsuenetako bat da. Gure helburu handienetakoa izan da azken urteetan. Txapelketa ezberdinak izaten dira, eta nagusienak Crossfit Games izan ohi dira, munduko txapelketa kontsidera daitezkeenak. Horretara iristeko, lehendabizi bi fase pasatu behar dituzu. Lehenengo faseari Open-a deitzen zaio, eta online egiten da. Bost astez, astean behin, proba ezberdin bat ematen dute; hiru egun dituzu grabatzeko eta bidaltzeko. Hamabost onenak Regionals txapelketetarako sailkatzen dira. Mundua bederatzi erregiotan banatzen dute, eta Espainiako Estatua Europa Hegoaldean eta Afrika iparraldean sartzen dute. Guk esan genuen taldeka probatu nahi genuela, eta sailkatzea lortu genuen… … nahiz eta iaz komentatu zenuen ez zinetela aurkeztuko. Zer gertatu da? Ez dakit… Hori bai, egia da sistema aldatu dela: iaz hiruna mutil eta neskek osatzen zituzten taldeak, eta aurten bina. Probatu genuen, eta zortea izan genuen. Egia esan, esperientzia oso polita izan zen. Kasu horretan presentziala da, eta denetarako prest egon behar duzu. Zein da Egoa Alvarado ren puntu indartsuena? Indartsuena baino, ez-ahulena esango nuke [kar-kar]. Mugimendu gimnastikoak, agian. Indar aldetik, ez naiz oso indartsua, eta mugimendu metabolikoak asko landu behar dira. Kategoriak eta, nola sailkatzen dira? Bakoitzaren pisuaren arabera, jasotzen duzuna… Berdin du bakoitzaren pisuak edo altxatzen duzunak. Hori bai, gutxieneko pisu batzuk altxatu behar dituzu, bestela ez zara sailkatuko. Bila ditzakezu errepikapen pila bat pisu arinagoarekin, edo errepikapen bat gehiengo pisuarekin. Adibidez, halterofiliako mugimenduak egin behar dituzu, minutu batean ez dakit zenbat errepikapen. Nik 110 kilo altxatu behar ditut, eta zuk 120. Kasu horretan, pisu gehien altxatzen duenak pilatuko ditu puntu gehien. Gehien altxatzen duen horrek, agian, hainbeste indar behar ez den proba batean gaizki egin dezake. Batezbestekoa bilatzen da: ez da gauza batean onena izatea, ariketa guztietan ongi ibiltzea baizik.
«Niri gustatzen zait Crossfit egitea, ez dut obligazio bat bezala ikusten»Crossfit Games horiek helburu bezala ikusten dituzu? Ez, ez! Aurten, gainera, aldatu egin dute berriro sistema. Regionals-ak kendu egin dituzte, eta Openetan, estatuko lehenengoa zuzenean joaten da Crossfit Games-era. Indibidualki 14.a gelditu nintzen, eta taldeka, sailkatzetik urrun geratu ginen. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian egiten duzu lan, astegunero Crossfit egitera joaten zara… Azkenean, gustuko tokitan nago. Kiroldegian igeriketa ikastaroak ematen ditut, entrenamendu funtzionala. Hemendik kanpo nik entrenatzen dut, nik nirea. Hobby moduan. Ariketa batzuek ingelesezko izenak dituzte, AEBtako urakanena, eta suhiltzaile eta abarrena —«heroiak»—. Zuek, Alderdi Ederren, lehiaketa bat egin zenuten, eta hemengo izenekin proba batzuk prestatu zenituzten. Euskal Herriko ikuspuntua eman nahi zenuten? Donostia Crossfiten txapelketa bat antolatu genuen, eta denei ateak irekitzeko asmoz, maila altuago eta errazagoak jarri genituen. Helburua zen erakustea edonork parte har dezakeela. Eta probei, guk, gure ‘heroien’ izena jarri genien. Adibidez, Iñaki Perurena [barrez esan du]. Bera ere etorri zen sariak banatzera. Azkenean, jende dezente elkartu zen; kirol oso deigarria da. 34 urte dituzu jada. Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua? Txapelketetan? Oraingoz bai, horretan gabiltza. Datorren urtean ni Master Mailan sartuko naiz, 35 urte beteko baititut. Pentsatzen dut, eta nahiko nuke, taldean jarraituko dudala. Ez naiz atleta bat, modu indibidualean, egurra eman dezakeena. Ahulgune asko ditut, indar oso gutxi daukat, eta taldean aritzeak ona daukana da batzuetan konpentsa daitekeela. Taldean aritu garenean, orain arte, ongi aritu gara: asko ezagutzen dugu elkar, batera ordu asko pasatzen ditugu. Asebetetzen zaitu, beraz. Bai. Niri gehiago gustatzen zait taldeka lehiatzea bakarka baino. Hobby-az gain, kuadrilla ere bada? Azkenean, ordu asko pasatzen dituzu jende berarekin. Entrenatzen ari zara, baina barre asko ere egiten dituzu, entrenatu ondoren ere gelditzen zara… Crossfitak bete egiten nau. Ez da esatea ‘kirola egin behar dut, zer edo zer egin behar dut’. Niri gustatzen zait, eta ez dut obligazio bat bezala ikusten. Disfrutatzen dut. Adibidez, astero bidaltzen digute asteko plangintza guztia. Asteburua iristen da, eta pentsatzen ari zara ‘Ea Alexek zer bidaltzen didan, ea zer tokatzen zaidan’. Urduritasun hori da… ‘Hau bai’, ‘hau ez’, ‘honekin sufritu egingo dut’, ‘zein polita den hau’ eta abar. Adrenalina fisikoaz gain, intriga puntu bat badago. Batzuetan gauza batzuetan zentratzen zara, eta bestetan, hori egiten ez duzunean, faltan sumatzen duzu. Duela urte batzuk zeinek esango zidan horrelakoak faltan botako nituela… Beti ezberdina da, eta hori da dibertigarria dena. Gogorra ere bada, batez ere mentalki. Entrenamenduetan zein txapelketetan mentalki oso indartsu egon behar duzu. Sufritzeko gaitasuna eduki behar duzu. Fisikoki ongi prestatuta egon arren, burua ongi ez baldin badaukazu, sufritzeko adina, burua ongi daukan beste batek irabaziko zaitu. Taldean jarraitzeko asmoa duzula esan duzu. Datorren urtean zein da zuen plangintza? Masterretan lehiatzea ez daukat pentsatuta… oraingoz. Ikusi beharko dugu zein txapelketa-eta dauden datorren urtean. Gure helburua, aurtengoa, Regionals-etara berriro sailkatzea izango da. Baina berriro aldatu dutenez, ez dakigu zer egin behar den… Gauza da, taldekako munduko txapelketetara sailkatzeko, ez dela Open bidez sailkatzen. Hamasei proba jarri dituzte munduan zehar, eta proba bakoitza irabazten duen talde bakoitza sailkatuko da Games horietara. Hamasei horietako bat izango da French Throwdown-a, eta pentsatzen dut horretara joango garela. Iaz talde bezala sailkatuko ginateken, baina datorren urtean inguruko talde onenak joango direnez, lehiakortasuna askoz handiagoa izango da. Apirilean izango da sailkatze fasea, eta ikusiko dugu. Bidaia horiek ordaintzeko, baduzue babeslerik? Crossfit Donostiak laguntzen gaitu, eta gainontzekoa gure poltsikotik jartzen dugu. Kamiseta batzuk ateratzen ditugu, taldea animatzeko, eta horrekin ateratzen dugun dirua erabiltzen dugu bidaia ordaintzeko. Baina, hala ere, ez ditugu gastuak betetzen. Oporrak bezalakoak dira.