Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Hitzen Lihoa', herrian ehuntzen den sorkuntza azaleratzeko

Hilaren 30etik abenduaren 4ra hainbat ekitaldi egingo dituzte; iragana eta etorkizuna lotu nahi dituzte, transmisio horretan Xabier Leteri keinu bat eginez

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/11/16
hitzen lihoa

Arratsaldean aurkeztu dute Hitzen lihoa iniziatiba.

Hitzen lihoa iniziatiba aurkeztu dute gaur arratsaldean. Bi hitz horiek irakurtzean, burura etorriko zitzaizuena Xalbadorren heriotzean abestia izango da. Eta bai, badu zerikusia; Xabier Lete zena erreferentzia bezala hartu oiartzuar talde batek kultura transmisioari segida emateko. Aurkezpenean azaldu dutenez, oiartzuar talde bat elkartu zen Oiartzunen hitzaren, bertsoaren eta musikaren “zerbait” egin behar zutela pentsatuz. “Bagenituen (eta baditugu) gure herrian euskal literaturari ekarpena egin dioten idazleak, bagenuen (eta badugu) bertsolaritzarekiko halako tradizio bat, izan ditugu (eta baditugu) euskal musikagintzan bidea urratu dutenak”, adierazi, denen izenean, Goiatz Labandibarrek. Horrela, iraganean izan dituztenak gogorarazteko beharra ikusi zuten, gaur egungo medioak baliatuta, etorkizunean berriak sor daitezen. Enbor beretik sor daitezen besteak. “Zerbait” horrekin prestatzen ari zirela, Xabier Lete etorri zitzaien gogora. “Hitza, bertsoa eta musika uztartu zituen sortzailea; abiapuntu ederra gure asmo horri forma ematen hasteko”, gaineratu du Labandibarrek. Hitzen lihoa berak hiru fazeta horiek batzen ditu: bertsolari bati idatzitako kantua. Horregatik, abenduaren 4aren bueltako asteburua aukeratu dute, orduan beteko baitira zortzi urte Lete hil zenetik. Ekitaldi dezente antolatu dituzte ordurako, eta oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera, izan letezale, poesiazale, literaturazale, musikazale edo beste. Honakoa izango da egitaraua: Egitaraua
  • Azaroaren 30ean: Xabier Lete: idazlea eta kantaria mahai-ingurua, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Partaideak: Alex Gurrutxaga, Joxe Angel Irigarai, Jon Martin eta Antton Valverde. Xabier Letek poesian, Ez Dok Amairu mugimenduan, bertsogintzan eta kantagintzan egindako ekarpena izango dute hizpide. Gauean: Ruper Ordorika Bakarka, 22:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kontzerturako sarrerak Kastro tabernan eros daitezke, zortzi euroren truke. Egunean bertan, hamar euro balioko dute.
  • Abenduaren 1ean: Xabier Leterenak Xabier Leteri jarriak emanaldia, 19:00etan, San Esteban Elizan. Oier Guillanek aurkeztuta, herriko abeslari eta musikariek Xabier Leteren abestiak joko dituzte. Beira, Jon Bergaretxe, Begoña Bergaretxe, Joxe Leon Kazabon, Oihana Lekuona, Irati Odriozola, Mirari Perez Gaztelu, Alaitz Telletxea, Maider Zabalegi. Tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete Poesia Sariko irabazleek euren eta Leteren poesia bana errezitatuko dute: Luis Garde, Karlos Linazasoro, Juanjo Olasagarre eta Asier Serrano.
  • Abenduaren 2an: Urrian hasitako ikastaro bat bukatuko dute. Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? ikastaroaren laugarren eta azken saioa egingo dute, Rafa Ruedaren eta Gotzon Barandiaranen eskutik. Azken saio horrek, bereziki, Xabier Lete izango du ardatz eta nahi duenarentzako izango da (ez da zertan aurreko saioetara joan behar izan). Sarrerek bost euroko prezioa izango dute (Kastron).
  • Abenduaren 4an: Leteren heriotzaren urteurrenean, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izango da. Orain arte Txerri Egunean ospatu izan denak Xabier Leteren urteurrenarekin bat egitea egoki irudituta, Hitzen lihoak data aldatzeko proposamena egin zion Euskara Batzordeari. Batzordeak begi onez ikusi zuen eta era horretan, gainera, herritar gazteagoekin transmisio lan bat egingo da.
Ekitaldi horiez gain, transmisioa sendotzeko, Abaraxka ludoteka eta Kuadrillategirekin elkarlanean honako ekimenak antolatu dituzte: Kuadrillategin, hilaren 30ean, Xabier Lete ezagutzeko jolasa egingo dute eta bukatzeko Malen eta Ekain Elizasuren emanaldia izango da. Ludotekan, abenduaren 4an, Joxe Leon eta Antton Kazabonek kantu eta poesia emanaldia eskainiko diete LHko ikasleei. 17:00etan hasita, ordubeteko saioa izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.