Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udala bizilagunen hondakin poltsak "kontrolatzen" ari dela salatu du PSE-EE-k

Edukiontzi marroietan utzitako hondakinak egiaztatu eta kontrolatzea bizilagunen intimitatearen kontrako erasoa dela esan du alderdi sozialistak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/16

PSE-EEko Isaac Palencia eta Jose Angle Rodiguez, bozeramailea.

Hilabete honetatik, edukiontzi marroian, hau da hondakin organikoak biltzen diren ontzian, bizilagunek utzitakoen egiaztatze eta kontrola hasi duela udalak salatu du PSE-EEk gaur  goizean egin duen agerraldian. Udaltzaingoko CCOO sindikatuak udaletxean aurkeztutako kexa bat oinarri hartuta, gogor salatu du EH Bildu eta Errenteria Irabaziz osatzen duten gobernu taldearen jarrera: “Hainbat auzotan edukiontzi marroietan bizilagunek utzitako poltsak kontrolatzen hasi da udala, arau hauste bila. Neurri horrek, gure ustez, bizilagunen intimitateari erasotzen dio”. Hondakinen jarraipena egiteko udala erabiltzen ari den prozedura azaldu du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako bozeramaileak: “Edukiontzi marroietatik poltsak hartzen dituzte  eta zonaldearen arabera sailkatzen dituzte. Zabaldu egiten dira ondoren, zuzen sailkatuta dauden ikuskatzeko, eta ez bada horrela, zein saltoki edo bizilagunek bota duen jakiteko pistak bilatzen dituzte. Udaltzaingoak hondakinei argazkia egiten die, eta arau hauslea lokalizatzen du dagokion txostena egiteko”. Neurria bera, “oso larritzat” jo du, “bizilagunen intimitatea eta pribatutasuna urratzen dituelako”, eta harago jo du, hondakinen gainean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek lortutako kontsentsua apurtzea ere leporatu dio gobernu taldeari, “oraingo erabaki hau, hasi berri duen kanpaina edukiontzietan botatzen dena kontrolatzeko, unilateralki hartu duelako, beste alderdiei ezer jakinarazi gabe, ezkutuan”. Horren harira gardentasun falta egotzi dio “herritarrekiko batez ere, baina baita beste alderdietako ordezkariekiko ere”. Edukiontzi marroiko poltsak “kontrolatzeko” hartutako neurriak bertan  behera uzteko berehala galdegin du alderdi sozialistak, erabateko gaitzespena eta haserrea azalduta: “Neurriak ez du oinarririk eta gainera zaborra arakatzea bizilagunen pribatutasuna eta intimitatea legez kontra urratzea da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.