Datorren igandean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna da; hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horren bueltan
Datorren igandea Azaroak 25 da, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna. Indarkeria matxista salatzeko, hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte Oiartzunen,
Saretuz, indarkeria matxistaren harresia suntsitu! lelopean.
Igandean bertan, Oiartzungo Feministen Asanbladak indarkeria matxistaren kontrako ekintza herritarra egingo du, 17:30ean hasita. Lehenik eta behin, herriko feministen artean sarea ehuntzeko askaria egingo dute. Ondoren, indarkeria matxista irudikatuko duen harresi bat suntsituko dute.
Hilaren 27an, dokumental emanaldia izango da udaletxeko pleno aretoan.
Mujeres decididas erreprodukzio eskubideen zapalketari buruzko ikus-entzunezkoa (behean ikus daiteke trailerra)ikusteko aukera egongo da. Ondoren, solasaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da.
Ordu berean, hilaren 29an, osteguna, mahai ingurua egingo dute June Fernandez eta Nerea Barjolarekin.
Alcasserretik La Manadara. Indarkeria matxista eta makinaria mediatikoa izenburua izango du, eta udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira.