Elorsoron Donibane Stokkeren kontra galdu zuten oiartzuarrek; mutilen futbol talde nagusiak Añorgaren kontra galdu du
Power Rangersek ezin izan zuten ezer egin Donibaneren kontra.
Areto futboleko Gipuzkoako Bigarren Mailan goi mailako partida jokatu zuten atzo Elorsoro kiroldegian. Power Rangersek Donibane Stokkeren bisita jaso zuen, eta lidergoa zuten jokoan. Sanjuandarrek bi jokoetan nagusitu ziren: baloiarekin jokatzen dena, baita gabe ere. Orain lider dira pasaitarrak. Oiartzuarrek bigarren postua mantentzen dute, Ostikorekin berdinduta.
Bestalde, mutilen futbol talde nagusiak bere bolada ona bukatutzat eman zuten Donostian. Añorgaren zelaian 3-2 galdu zuten. Oiartzuarren atezaina 10. minutuan kaleratu zuten, eta horrek baldintzatu zuen norgehiagoka. Atsedenaldiaren aurretik aurreratu ziren donostiarrak, baina bigarren zatiaren hasieran berdintzea lortu zuten oiartzuarrek. Hala ere, Añorga gehiago izan zen, eta bi gol gehiago sartu zituen. Urdinek aldea 88. minutuan murriztu zuten. Sailkapeneko bosgarren postuan dira orain.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
- Asteburu honetan ligarik ez da jokatuko.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
Gizonen Lehen Erregionala
- Oiartzun B-Pasaia B: 2-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun Ck atsedena izango du asteburuan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Kopa
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Donibane Stokke: 4-7.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Gamon Oarso Tanatorioa B-Miren Taberna: 2-3.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Errotaundi Okindegia-Oiartzungo Saskilagunak: 51-57.
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak B-Kurkubi: 49-33.