Garbiñe Biurrun epaileak hitzaldia emango du bihar Zirizan

Topaketa kolektiboak gonbidatu du tolosarra Trintxerpera, A25aren testuinguruan

Garbiñe Biurrun epailea Zirizan izango da bihar, Topaketa kolektiboak gonbidatuta. Argazkia: Ataria

Trintxerpeko Emakumeen Topaketa kolektiboak hitzaldi solasaldi bat antolatu du biharko Garbiñe Biurrun epailearekin. 19:00etan izango da, Ziriza etxean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, A25aren testuinguruan antolatu dute solasaldia, indarkeria matxista borrokatzeko bideak jorratu asmoz. Parte hartzera deitu dute, eta zehaztu dute genero ikuspuntuak justizian aplikatzen ote diren aztertuko dutela. A25aren egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.