Txistulariak, dantza jauziak eta abesbatza doinuak izango dira Santa Zezilia Eguneko egitarauaren osagaiak

Lartaungo txistulariek lan hirukoitza izango dute igande goizean.
Gaur osteguna, azaroak 22, Santa Zezilia Eguna da, musikarien zaindaria. Oiartzunen igandean ospatuko dute egun hori, goizean goiz hasita, gainera.
09:00etan Lartaungo txistulariek Santa Zezilia doinua joko dute Elizalde auzoko kaleetan, Herri Musika Eskolako ikasleen laguntzarekin. Eguerdian, berriz, hileroko dantza jauzien txanda izango da. Heltak antolatu du, eta Lartaungo txistulariek jarriko dute musika, 12:00etatik hasita.
Bukatzeko, Lartaun abesbatzak saioa eskainiko du, 13:00etatik aurrera. Bukaerako kantuak txistulariek lagunduta abestuko dituzte.