Abaraxkakoek Tratu Onaren Txokoa margotuko dute larunbatean
Datorren igandean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna denez, ludotekako jarduerak modu horretan egingo du bat
Abaraxka ludoteka Tratu Onaren Txokoa izendatu zuten, iazko azaroaren 25ean. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izango da etzi, eta aldarrikapen horrekin bat egingo dute aurten ere.
Bihar, larunbata, Tratu Onaren Txokoa margotuko dute. Horretarako, 16:30ean gelditu dira ludotekan bertan. Ludotekako arduradunek eskatu dute erabiltzen ez diren zapatak eramateko.
