Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Harriaren poetika, plazatik zeluloidera

Emarriri buruzko film laburraren Euskal Herriko estreinaldia izan zen atzo. Ander Iriartek zuzendu du, eta ekoizlea zein kirolariak gustura geratu dira

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/11/23
emarri film

Ander Iriarte kamerarekin eta Irastorza, bizkarrez, taldekideak zuzentzen.

Azaroko azken larunbata izango da bihar, Goizuetako Feria. Oiartzun eta Astigarraga artean sortutako Emarri giza proba taldeak han egin zuen debuta, 2013an. Atzo arratsean, berriz, Euskal Herriko zinema areto batean estreinatu ziren: XXIII. Errenteria Film Laburren jaialdian. Ander Iriartek zuzendu du taldeari buruzko film laburra. Emarri filma egiteko ideia Karrikako festetan egindako erakustaldi batean etorri zitzaion. Iltzatuta geratu zitzaion han ikusi zuena:?«Hor ikusi nuen poesia bisual bat, eta harrapatuta utzi ninduen. Nik animaliei bakarrik atxikitzen nien zerbait zen, eta hor ikusi nituen neska batzuk tiratzen. Gainera, ederra zen, ez zen zatarra; koordinatuta zeuden». Momentua iritsita —taldearen iazko ate irekien jardunaldian—, film laburra egitea proposatu zien taldeko kideei. Karmele Irastorza tiralariak gogorarazi duen bezala, «harrituta» geratu ziren, baina pozik eta ilusioarekin hartu zuen eskaera. Urtebetean momentu egokiak aurkitu dituzte grabatzeko, eta Iriartek finantzazioa aurkitu du Lakuan eta Oiartzun eta Astigarragako udaletxeetan. Irastorzak azaldu duenez, oinarria Emarriko hiru kideri egindako elkarrizketak izan dira. «Ondoren», jarraitu du Irastorzak, «irudiak aldi batetik doaz, eta emarritarron sentsazio eta bizipenak beste alde batetik. Dokumentalean oso ongi geratzen da alde batetik irudiak doazela, eta bestetik ahotsak eta harriaren marruskaduraren soinuak eta abar». Emaitza esanguratsua eta inpaktantea izan dela esan du. Filmaketan Emarrikoak zein euren filosofia gehiago ezagutzen joan dela ziurtatu du Iriartek: «Bidean joan naiz ulertzen zer dagoen hitz horien atzean: Eman, eme, harri, Emarri… Horrela osatu zen estruktura». Kameraren objektiboaren beste aldetik, Irastorzak jakinarazi du errodatzea ez zela astuna izan: «Harriarekin, irteera kalkulatu bat egiten genuen, edo bi plaza, eta ez da esfortzu handia izan. Plazakoaz gain, sagardotegi bat egin genuen, eta hango irudiak daude. Txango bat egin genuen Igeldoko atrakzio parkera, eta bertako irudiak ere sartu zituen… Dibertigarria izan da, denetik egin dugu!». Bi aldeak, pozik Emarri —filma— plazarik plaza mugitzen ari da. Ez zen Goizueta, baina filmak debuta egin zuen tokia ez zen nolanahikoa:?New Yorkeko Infest zinema jaialdia. Ondoren, Palermon (Sizilia) izan zen, eta Mediterraneoko beste uharte batean —Eivissan— emitituko dute. Oiartzunen ere proiektatu da, Emarrikoentzako bi pase doble pribatutan, duela hilabete inguru. Irastorzari «oso polita» iruditu zaio hamabi minutuko zinta. Bigarren aldiz ikustea zergatik eskatu zuten azaldu du: «Lehenengo ikustaldian irudiei arreta handiagoa jartzen diezu, eta bigarrenean audioari handiagoa, detaileekin gelditzen zara». Zuzendaria bera ere pozik dago filmaketarekin zein emaitzarekin, eta ziurtatu du ez zaiola beti horrelako sentsazioa geratzen, hain modu argian behintzat. Bere lanak «seme edo alaba txikiak bezalakoak» direla esan du Iriartek, eta orain helburua jaialdietako ibilbidea ahal bezain beste luzatzea dela. «Kasu honetan, aurkezten joango gara, eta emaitzen arabera ikusiko dugu», zehaztu du zinegileak. Hori bai, esan du iritsiko dela eguna filma Emarrikoei emango diena, nahi dutena egin dezaten. Irastorzarentzat, filma bera errodatzea opari bat da: «Anderri esker sortu da dena, eta eskertzekoa da. Guretzako opari moduko zerbait da. Pentsa, hemendik 10-15 urtera hamabi minutuko film hau edukitzea…». Ez da ohikoa kirol talde batek bost urteko ibilbidea film batean jasotzea. Emarrikoak nabarmendu nahi izan du, hala ere, dena ez dela arrosa kolorekoa izan, momentu zailak egon direla eta behetik gora egin dutela. «Bost urte ibilbide motza dirudi, baina izan ditugu gure gorabeherak, baina orain familia txiki batean bihurtu gara». Filosofia zabaltzeko Herri kirolak minoritarioak dira, eta emakumeenak, are gehiago. «Dokumental honekin aditzera emango da gure kirola», adierazi du Irastorzak, «eta mundu guztian ikusiko da. Esango dute ‘Zer kristo ari dira zortzi emakume 550 kiloko harritzar bati tiraka?’». Zehaztu nahi izan du, nahiz eta ez dirudien arren, kirol oso teknikoa dela: buelta emateko koordinazioa behar da, harria eramateko metalezko estrukturak zuzen joan behar du, urratsek sinkronizatuta egon behar dute… «Giza probak ezagutzen dituzunean, ikusten duzu zein konplexutasuna duten». Gainera, emakumeek, oro har, plazan duten egoera ezagutaraziko du. Eta espero du filmak kirolera jende gehiago erakartzea. Mirokutana ekoiztetxekoak, berriz, beste helburu bat ere badauka: Emarriren filosofia hedatzearena. Iriarte: «Uste dut ariketa intelektual interesgarria egin dutela. Kirol bat erabili dute, eta, ikusten da emakume talde batek kontzeptualki nola eman dion buelta horri. Burujabetzarako erreminta bat bihurtu dute». Jakinarazi du hura intuitu zuela, eta filmaketan berretsi zuela. «Kristoren lana egiten dute, daukaten proiektuarekin jada irabazi dute». Taldeko neskek duten konstantzia txalotu du, eta euren herrietan aitortza jasotzen ari direla. «Astero joan behar da 550 kiloko harria mugitzera… Film labur honekin omenaldi eta justizia pixka bat egin nahi izan diet», bukatu du. Emarri pantailaz pantaila ibiliko da, eta Emarri plazaz plaza. Bihar, berriro, zita dute Goizuetan. Apustua dute jokoan, hango gazteekin, eta are garrantzitsuagoa den zerbait: bazkaria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.