Oiartzungo sei tabernetako bezeroek lortu dute 50 euroko sari txartela, euskaraz eskatzea sustatzen duen kanpainan
Ioritz Azpiroz euskara zinegotzia, Aitziber Garaiar irabazlea, Kabitxo tabernako Asier Gaston, Aitziber Arnaiz euskara teknikaria eta Mikel Gartzia irabazlea.
Hainbat sektore ekonomikotan euskararen presentzia areagotu edo indartzeko asmoz, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 21 urte darama kanpainak sustatzen.
Aurten jatetxeen txanda izan da, eta udalerri bakoitzean 50 euroko seina sari zozkatu dituzte. Jatetxeen bezeroek hilabetez boletoak bete dituzte, gustukoen dituzten plateren izenekin eta propio jarritako kutxatan sartu dituzte. Hilaren 20an zozkatu zituzten sariak, eta Oiartzungo sei irabazleak nor diren jakinarazi dituzte. Honakoak dira: Aintzane Garaiar Zapirain (Tolare jatetxean), Mikel Gartzia Santamaria (Kabitxo tabernan), Unai Zabaleta Alberdi (Malkorra), David Rebollo (Kapeo), Imanol Olano (Esnoiz) eta Mari Jose Otermin (Arritxulo).
Gainera, Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordu bat ere zozkatu zuten. Ivan Loureiro Lopezek eskuratu du.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren izenean, Sergio Ekiza lehendakariak irabazle guztiak zoriondu ditu. Jatetxe zein gainontzeko establezimenduetan euskara erabiltzen jarraitzeko deia egin du.