Bihar emango dute dokumentala Gaztañoko auzo elkartean.
Cubanas. Mujeres en revolucion dokumentala emango dute bihar Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian. Emakumeak ditu ardatz Maria Torrallesek zuzendu duen dokumentalak. Gerrillan borrokan, zein iraultzaren bidean gaur arte jokatu duten paperaz mintzo da, eta horretarako eremu eta adin ezberdinetako emakumeen testigantzak jaso ditu: langile, sendagile, zientzialari, artista eta eragile sozial zein politikoak.
Aurten ekoitzitako filma da, eta azken batean, 1950. hamarkadan Kubako Iraultzaren bueltan martxan jarritako balioekin elikatzeak suposatu dienaz hitz egiten du.
Dokumentalaren emanaldiaren ostean Askapenako kide batekin solasaldia antolatu dute.
Dokumentala bihar emango dute Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian, 19:30ean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.