Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Udalak 17.325.000 euroko aurrekontua izango du

Egungo zerbitzuak bermatzea da gobernu taldearen helburua, eta inbertsio batzuetarako dirua ere egongo da; EAJ abstenitu egin da

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/11/29
plenoa oiartzun azaroa 2018Agintaldiko azkeneko aurrekontua izan zen hizpide nagusia atzo arratsean egindako plenoan. Udal gobernu taldeak 17.325.000 euro pasatxoko aurrekontua aurkeztu zuen 2019rako. Jexux Leonet alkateak datorren urteko kontuei errepaso bat eman zien. Aurrekontuak zirriborratzen hasi ziren auzotarrekin, gazteekin zein EAJrekin egindako bileren ondoren. Orain arte eskaintzen dituzten zerbitzuak bermatzen jarraitu nahi dute, eta hainbat inbertsio egingo dituzte. 1.300.000 euro ekipamenduetara bideratuko dituzte. Mendiburu 14 proiektuari eta Arizmendienea etxearen bigarren faseari zati bat eskainiko diote. Gainontzeko partidak honakoak izango dira: industriaguneen txukunketa (150.000); herri mantenua (200.000); proiektuen idazketak; bidegorrien txukuntzea (233.000 euro, batez ere argiteriarako; laguntza jasoko dute); kiroldegian eta auzoetan 150.000na euro; herribideen konponketa, 50.000; argiteria jasangarriarentzako 40.000 euro (laguntzekin)… Sailei dagokienez, kirola, kultura eta euskarakoek berdintsu jarraituko dutela jakinarazi zuen Leonetek. Feminismo Saila sortu berriak 120.000 euroko aurrekontua izango du, eta Gizarte-Ongizate sailean, asteburuetako etxez etxeko zerbitzua eta larrialdietakoa eskaintzeko dirua partida handituko dute. Bukatzeko, auzotarrei eskerrak eman zizkien Leonetek, beraiekin egindako bileretako parte-hartzea “txukuna” izan dela iritzita. EAJren abstentzioa EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren. Rafael Bergaretxe eledunak gogorarazi zuen 2017ko aurrekontuak babestu zituztela, orduan espektatiba batzuk sortu zirela eta. “Urkabe-Baita eraikinarentzako diru partida bat zegoen, baina hurrengo bi aurrekontuetan desagertu egin da”, esan zuen Bergaretxek. Eraikin zerbait egitea garrantzitsua da jeltzaleentzat, eta EH Bilduren zazpi urteetan ezer ere ez egin ez dela kritikatu zuen. Leonetek erantzun zioen udal gobernu taldeak badu asmoa bertan proiekzioa eta proiektua egiteko, baina lehentasun gehiago daudela aurretik. “Oiartzunek kultur aretoa behar du, eta jubilatuen elkarteak egoitza berri bat. Gainera, udalaren zerbitzuentzako espazioa txiki geratzen ari da. Behar horiek aseko ditu Mendiburu 14ek”, esan zuen. Hori da lehentasunetako bat. Bestea, Arizmendienea, dagoen egoerarengatik. Hirugarren mailan jarri zuen Urkabe-Baita, eta oraindik ezer zehatzik ez dutela adierazi zuten, eta ez dutela diru partida bat bideratuko oraingoz ezer zehatzik ez duen proiektu batera. Babesik ez emateko beste argudioa hondakinen gaia izan zen. Aurrekontuetan atez ateko bilketa sistema berresten zela adierazi zuen EAJren taldeko bozeramaileak, eta aldundiak eta GHK-k hartutako bidea jarraitzen ez duela. Hondakinen batzordearen sorrerarekin elkarrizketarako espektatiba sortu zela gaineratu zuen. Alkateak erantzun zion gaia hobe zela beste pleno batean landu, aurrekontuetakoan lekuz kanpo zegoela. Atez atekoa kontsolidatuta dagoela aldarrikatu zuen, eta hondakinen %85 birziklatzen dela. “Ez da EH Bilduk egiten duen zerbait, ez dizkiogu gure buruari loreak bota nahi. Oiartzuarrek egiten dute. Ongi doan zerbait zergatik aldatuko dugu?”, galdetu zuen Eneritz Arbelaitz alkateordeak, gaia aurrekontuaren udalbatzarrean ateratzea “arraroa” dela erantsi ondoren. Kontuak kontu, 2019rako aurrekontuak behin-behinean onartu zituzten, EH Bilduren aldeko botoekin. Hilorama feminista, Fermiñenen Azaroak 25aren harirako bi mozio aurkeztu zituzten. Lehena, EH Bilduk aurkeztutakoa. Bertan hainbat eskakizun jaso zituzten: indarkeriaren kontrako zerbitzuei buruz informatzea; emakumeen jabekuntza sustatzea; nerabe eta gazteak berdintasunean eraikitako harremanen inguruan sentsibilizatzea; udaleko sail guztietan genero ikuspegia txertatzea; hezkidetza programak lantzea herri mailan; mugimendu feministarekin elkarlanean jarraitzea… Aho batez onartu zuten. Bigarren mozioa ez, ordea. Oiartzungo Feministen Asanbladak proposatu eta EH Bilduk aurkeztu zuen. 2017ko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean Idoia Beratarbide eta Ane Narbarte artistek egindako hiloramaren metakrilatozko erreplika bat Fermiñeneko horma batean jartzea eskatu du feministen asanbladak. Bergaretxek bere taldearen abstentzioa azaldu zuen: “Beti esaten dugu espazio eta eraikin publikoak herritar guztionak direla”. Horregatik, uste dute eraikin eta espazio publikoek ezin dutela joera ideologikoen euskarri permanente —hitz hori askotan errepikatu zuen—  bihurtu. “Ez dugu esaten eraikin eta espazio publikoak espazio hutsak eta aseptikoak izan behar dutenik. Ekintza, adierazpen puntualak, aldizkakoak, informazioari eta ohartarazpenari lotutakoak egin daitezke. Esaterako, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna dela-eta jarritako ikurra”. Zilegitasuna eman zion borrokari, baina ez lukeela agertu behar “herritarren eguneroko bizitzan, buru-buruan, aurre-aurrean”. Agurtzane Lekuona Feminismo zinegotziak erantzun zion. Gogorarazi zuen kolektiboki egin zutela hilorama, eta feminismoak denentzako berdintasuna eskatzen duela. “Esan duzu aldarrikapenak puntualki egitea ongi dagoela, baina zoritxarrez, indarkeria matxista eguneroko gauza da”, gaineratu zuen Lekuonak. Horregatik, EAJren jarrerak asko tristatzen duela aitortu zuen. Beste gaiak Hirugarren mozio bat onartu zuten, hori aho batez, euskararen erabileraren aldekoa. Beste gaiei dagokienez, diru laguntzen plan estrategikoa idazten hastea onartu zuten, eta familia laguntzak ere onartu zituzten. Gainera, hitzarmen berri baten arabera, Oiartzungo Udaltzaingoak Segurtasun Sailaren datu basera sarrera izango du, baita DGTren datu basera ere. Hondakinei dagokien beste gai bat jorratu zuten, era lasaiago batean. Errenteriako Udalarekin lankidetza onartu dute, Oiartzungo dozena bat baserritarrek Errenteria-Oreretako Zentolengo ekarpen gunean beren hondakinak bota ditzaten. Berdin egingo dute Errenteria-Oreretako bederatzi baserrietakoek, Zerradikoan. Oiartzunek bake epaile berria izango du, aurrekoak errenuntzia aurkeztu ondoren. Pilar Iparragirre Isuskitza izango da. Orain arte ordezkoa izan da, eta bigarrenaren plaza hori hutsik geratuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.