Bigarren (t)aldeek hobeto funtzionatzen dutenean
Nesken zein mutilen bigarren futbol taldeek jardunaldiko euren partidak irabazi dituzte; futbola ez den kiroletan, areto futboleko Oiartzun irabazle bakarra
The Beatlesen I Am the Walrus, The Smithsen Please, please, please edo Oasisen Acquisce abestiek gauza bat dute komunean: single-aren B aldeak dira, eta A aldeek baino arrakasta handiagoa izan zuten.
Antzeko zerbait gertatu da futbol taldeekin. Neskek zein mutilen talde nagusiek beren partidak galdu zituzten, eta bigarren taldeak izan ziren Oiartzun Kirol Elkartearen zakua puntuz bete behar izan zutenak. Biek ala biek emaitza berarekin irabazi zuten, 3-1. Neskak, gainera, bere ligako lider dira.
Areto futbolari dagokionez, Power Rangersek eta Miren Tabernak hasierako punch-a pixka bat galdu dutela dirudi, eta Oiartzunek garaipena lortu zuen, sailkapenaren erdialdean mantentzeko. Saskibaloiko bi taldeek, berriz, ifrentzua aurkitu dute.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila- Oiartzun-Añorga: 0-1.
- Elgoibar-Oiartzun: 1-0.
- Oiartzun B-Goierri Gorri: 3-1.
- Oiartzun B-Sanpedrotarra: 3-1.
- Oiartzun C-Intxurre: 0-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Kopa- Oiartzun-Idiazabal BaiReformas: 5-4.
- Gorka Margoak Makax-Power Rangers: 2-1.
- BaiReformas Idiazabal-Miren Taberna: 4-3.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Zast Zarautz-Oiartzungo Saskilagunak: 80-73.
- CD Internacional-Oiartzungo Saskilagunak B-Kurkubi: 56-52.
