Bidean Ulizar eta Lasarte gailurrak, eta Belauntza eta Ibarra herrietatik pasako da. Bost ordu eta erdiko zeharkaldia izango da denera.
Aresotik abiatuko dira etapa egiteko Urdaburuko kideak.
Urdaburu Mendizale elkarteak irteera egingo du hilaren 15ean (larunbata). Zehazki, Errege Abelbidearen bosgarren etapa egingo du Areso eta Tolosa artean. Bidean Ulizar eta Lasarte gailurrak, eta Belauntza eta Ibarra herrietatik pasako da. Bost ordu eta erdiko zeharkaldia izango da denera, eta eguna biribiltzeko txistorra pintxoa jango dute bertako elkarte batean, eta norberak eramandako bazkariarekin otordua eguna amaitzeko.
Zumarditik abiatuko dira 07:30ean, autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordutegi beretan, edota
webgunearen bidez. Etaparen informazioa, berriz,
hemen kontsulta daiteke.
Etaparen planoa.