Furgonetatik zergatik erori zen ikertzen ari dira. Atzo goizean hil zen 63 urteko langilea.
Masti-Loidi industriagunean izan zen atzo lan istripua.
Langile bat hil zen atzo Masti-Loidi industriagunean. Heriotzaren arrazoiak ez daude argi, eta ikerketa abiatu dute horiek argitze aldera. Atzo goizean hil zen 63 urteko langilea, furgonetatik erorita eta zergatik erori zen ikertzen ari dira orain Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera.
LAB sindikatuaren arabera, atzokoarekin, 66 langile hil dira aurten Euskal Herrian lan istripuetan.