Bihar (hilak 12) bukatzen da babarrun jaterako izen-emate epea.
San Tomas feriak asteburu honetan ospatuko dituzte Pasaian.
Antxoko feriaren aurkezpena lehengo astean egin zuten, eta San Pedron, Proisa ari da feriaren antolakuntzan. Biak larunbatean izango dira, eta igandean Donibanekoa, Itsas Mendi elkarteak, herriko beste kultur eragileen laguntzaz antolatuta.
San Pedron, egitaraua erabat ixteke, azoka bukatuta babarrun jatea izango dela aurreratu dute antolatzaileek. 14:30ean hasiko da bazkaria, Antxeta elkartean eta Begihaundi tabernan. Txartelak aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da, eta horretarako
emaila bat idatzi behar da, beranduenez, bihar (hilak 12).
Bazkarirako txartelak 15 euro balio du helduentzat eta 6 euro haurrentzat. Bazkalostea Imanol Carballok girotuko du.