Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

20 milioiko aurrekontua du Pasaiak 2019rako

Udal Gobernu Taldeak oposizioren babesik gabe atera ditu aurrera aurrekontuak laugarren urtez jarraian

olatz mitxelena
Pasaia
2018/12/12
20.016.000 euroko aurrekontua izango du Pasaiak datorren urtean. Argi berdea eman dio udalbatzarrak aurrekontu proposamenari, atzoko plenoan, eta oposizioaren bat ere babesik gabe, agintaldiko aurreko urteetan gertatu antzera. Aurten osoko zuzenketa banarekin erantzun diote Pasaia Ahal Du-k eta EH Bilduk EAJk eta PSE-EEren proposamenari. Zuzenketa partzialik bat ere ez. Eta kontrako jarreren defentsan oposizioaren argudioetan adostasuna: “gardentasun eza kudeaketan” eta “kontsentsurako bat ere asmorik agertu ez izana”. Hauteskunde programan jasotako asko ez dituztelako bete kargu hartu zion PADk gobernu taldeari, besteak beste, Luzuriagaren bigarren fasea, Antxoko trenbidearen lurperatzea, gazte lokalen arautegia edota Andonagiren urbanizazio lanak gogora ekarriz. Ildo beretik, 2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako diru partida gehientsuenak ez dituztela exekutatu salatu zuen koalizio moreak,  pasaitarrei emandako hitza “mespretxatu” dutela baietsiz, eta kontu berberarengatik kargu hartu zion, baita ere, EH Bilduk. Koalizio abertzaleak aurrekontuan “bere proposamen bat bera ere jaso ez dutelako” kexu agertu zen, eta beraiek, “herritar askoren antzera” udal gobernu taldearen ekiteko moduekin “nazkatuta” daudela esan zuten. “Herri honek bestelako aurrekontua merezi du” , defendatu zuten. Beren proposamenei “jaramon egin ez”, eta hori gutxi ez eta “proiektu asko eta asko tiraderetan gordeta” utzi dituztela salatu zuten, Donibaneko saneamendua, Antxoko trenbidearen lurperatzea edota kaiko Herreraren lurren gaitzustea kasu. Alkatea, iazko aldarriak berretsiz Taldeen  arteko eztabaida amaituta -EAJ isilik- alkateak hartu zuen hitza. “Ez da aurrekontua ideala, baina bai izan zitekeena” baietsi zuen Izaskun Gomezek, eta iaz egin antzera, udalerriak dituen gabezi larriak zerrendatu ondoren Pasaiak Udalen Finantzaziorako Lurraldeko Funtsean tratu berezia behar duela defendatu zuen. Donostiarekin bezala (hiriburua izateagatik tratu berezia du Donostiak), Pasaiarekin “diskriminazio positiboa” aplikatzeko eskatu zuen alkateak, mugen auzia argitzeke udalerriak, “hazteko duen ezintasuna” zein “dispertsio geografikoarengatik dituen zailtasunak” konpentsatzeko. “Ez ditut pribilegioak eskatzen”, esan zuen” aukera berdintasunean aritzeko aukera baizik”. Diru sarrera gutxi ez ezik, udalerriak inbertsioetarako dituen aukera mugatuetan jarri zuen fokua alkateak: “Sarreretan 600.000 euro eduki arren, inbertsioetara 100.000 baino ezin izan ditugu bideratu eta hori ez da bat ere normala”, kexatu zen. Langileak negoziazio eske Aurrekontu proposamena izan zen atzoko gai zerrendan gai nagusia, baina ez bakarra. 2019. urteko Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoa onartu beharrekoen artean zegoen, eta plenora langileen batzordeko ordezkariak bildu ziren, negoziazio eske. Oposizioko alderdiek gobernuari leporatutakoak berretsi zituzten langileen ordezkariek, eta gobernu taldeak ” negoziatzeko bat ere borondaterik ez” duela agertu salatu zuten. “Batzarretara azkeneko momentuan deitzen digute, negoziaziorako aukerarik utzi gabe” kexatu ziren, eta “jaramon egiten ez bazaie langileek beren interesen defentsan dituzten bestelako tresnak” martxan jarriko dituztela iragarri. Langileen eskariei erantzunez, udal hauteskundeen aurretik proposamen berri batekin batzarra deituko duela agindu zien Lore Suarezek langileei. Bien bitartean, baina, udal gobernuaren proposamena aurrera atera zen, oposizioak kontra bozkatu arren (Alde: 10 boto EAJ eta PSE-EE eta kontra 7 PAD eta EH Bildu). Euskara eta Sarerekin kontsentsua Atzeko plenoan bateraezinak ziruditen jarrerek, bi gaietan kontsentsua lortu zuten. Ñabardurekin eta EH Bilduren aldetik konpromiso handiagorako aurrera urratsak eskatuta, Pasaiako Udalaren administrazioko euskararen V. Erabilera plana aho batez onartu zuten. Gauza bera Sareren mozioarekin. Denek babestu zuten euskal preso politikoen dispertsioaren kontrako mozioa, Pasaiak Ahal Duk indarkeria guztien kontrako erabateko gaitzespena eginez aldez aurretik, eta PSE-EEk “joan eta sekula itzuliko ez direnen” memoria aldarrikatuz. 2019ko aurrekontua
  • Pertsonal gastuak: 9.214.760
  • Gastuak Ondasun Arrunt eta Zerbitzuetan: 6.670.397
  • Finantza gastuak: 11.600
  • Transferentzia arruntak2: 801.543
  • Kreditu globala eta bestelako ustekabeak: 100.000
  • Inbertsio errealak: 616.000
  • Kapital Transferentziak: 120.200
  • Finantza Aktiboak: 0
  • Finantza Pasiboak: 481.500
  • Guztira: 20.016.000
2019 aurrekontua                
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.