Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eguberriaren atarian, emanaldi berezia egingo du Andra Marik

Larunbatean izango da kontzertua Fatima Andra Mariaren elizan, 20:00etan, eta Koruko Andra Maria Musika Kapera arituko da Andra Mari Abesbatzarekin batera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/12/12

Andra Mari abesbatzaren agerraldia larunbateko ekitaldia aurkezteko.

Eguberriaren atarian, emanaldi berezia ondu du Andra Mari Abesbatzak larunbaterako. Emanaldia aurkezteko, aurtengo balantzea egin eta datorren urteari begira lotuta duen programazioaren berri emateko agerraldia egin dute dute gaur goizean Andoni Sierra Andra Mari Abesbatzaren zuzendariak, Arantxa Arzamendi Andra Mariko kideak, Jesus Garcia baritonoak, eta Ion Collar Kultura zinegotziak. Eguberriarekin lotutako programa landu du abesbatzak larunbaterako emanaldirako, bi obrek osatua Sierrak azaldu duenez, Camille Saint Saënsen Oratorio de Noël, eta Tomas Aragüesen Suite de Navidad, euskal gabon kantak oinarri hartzen dituena. Programa oso polita dela esan du Sierrak, “oso atsegina, erraz entzuten den horietakoa, eta nahiz eta bi obrak oso ezberdinak izan, bat datoz Andra Mariren ibilbidearekin: musika sinfoniko korala da bata, euskal kantak, bestea. Publikoak erraz entzungo du programa eta horregatik animatzen ditugu bertaratzera”. Larunbateko emanaldia Fatima Andra Mariaren elizan izango da, 20:00etan, eta Koruko Andra Maria Musika Kapera arituko da Andra Mari Abesbatzarekin batera. Maria Martin sopranoa, Lucia Gomez mezzosopranoa, Garazi Lopez mezzosopranoa,  David de Oliveira tenorra eta Jesus Gracia baritonoa izango dira emanaldian. Balantzea Aurtengoaren gaineko balantze positiboa egin du, Arzamendik, abesbatza pozik dagoela, : “Guztira hamabost emanaldi izan ditugu, eta bederatzi programa ezberdin abestu ditugu horietan”. Programazio propioari dagokionean datu hori, baina horretatik kanpo Errenterian egin diren bi jarduera garrantzitsuetan parte hartu dutela zehaztu du: Jose Luis Ansorenari egindako omenaldian, eta Egin zaidazu bisita kantaren grabazioan. 2018ko programazioan ohiko ibilbideari erantzun diola abesbatzak gaineratu du, eta ildo nagusiak nabarmendu ditu: “Kontzertu didaktikoak egin ditugu alde batetik. Horien helburua da gai historiko bat jendeari hurbiltzea, eta aurtengo gaia ilustrazioa izan da”. XVII mendean girotutako bi kontzertu eman dituzte, horren harira:  Barkora marinelak Azkoitian lehena, eta Arabako Bastidan Manuel Quintano bertako herritarraren mendeurrenen ekitaldian, bigarrena. “Garaiko jauntxoa izan zen Quintano, ardogile familia ospetsu batean jaio zen eta ardogintzaren kalitatea hobetzeko teknikak ekarri zituen Europatik”, azaldu du Arzamendik. Errenterian bertan bi kontzertu egin ditu abesbatzak Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen egoitzetan; beste bi Musikasteren barruan eliz musikaren, eta Atlantikaldian ere hartu dute parte kontzertu berezia eskainita. Donostiako Musika Hamabostaldian ere izan da abesbatza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Eskualdez eskualde programaz hitz egin du, bestalde, Sierrak. Programa horrek Gipuzkoako eskualde ezberdinetara eraman duela abesbatza zehaztu du, “normalean bisitatzen ez ditugun lekuak dira”. Programaren hirugarren ekinaldia izan dute aurten, eta datorren urtean ere hori eskaintzen jarraituko dutela jakinarazi du gaurko agerraldian. Urtean zehar egindako emanaldietan didaktikotasuna lantzen duela abesbatzak nabarmendu du Collarrek, eta nabarmendu errotuta dagoela erabat abesbatza, “herritik eta herriarentzat aritzen zaretelako. Zuen errepertorioa, artea, zuen musika eramaten duzue, baina baita herriaren izena ere, eta hori eskertzekoa da”. Jose Luis Ansorena ekarri du gogora, Andra Mari abesbatzaren, Errenteriaren eta Euskal Herriaren musikagintzan egin duen ekarpenagatik, eta herritarrak gonbidatu parte hartzera:  “Gozatu ezazue, eta gozatu dezagun larunbateko kontzertuarekin”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.