Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Neska Kirolarien Eguna antolatu dute Lezon larunbaterako

Munttarpek eta udalak elkarlanean antolatu duten egunaren helburua da Lezoko emakume kirolariei aitortza egitea, aurrera begira indarra emateko.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/12/12
munttarpe.emakumeak

Munttarperen taldea omenduko dute, beste askoren artean, larunbatean.

Munttarpe Eskubaloi Klubak, Lezoko Udalaren laguntzarekin, Neska Kirolarien Eguna antolatu du larunbaterako. Egitarau oparoa antolatu dute, hainbat osagairekin. Egunaren helburua da Lezon kirolean, taldeka edo bakarka, dauden emakumeei aitortza egitea aurrera jarrai dezaten indarra emateko, eta aldi berean belaunaldi gazteei jakinaraztea, neskei batez ere, herrian badirela kirola oso maila altuan egiten duten emakumeak. Hasteko, lagun arteko eskubaloi partida jokatuko dute Super Amara Bera Bera eta Liberbank Gijon taldeek. 16:30ean da, Bekoerrota kiroldegian. Horren ondoren, Matraka elektrotxarangaren laguntzarekin, Goiko Plazako probalekura joango dira bertan lezoar gazte talde batek eta Oñatiko Aloña Mendikoek giza proba desafioa egingo dutelako (18:30ean). Horren ondoren, 20:30ean, Lezo Herri Eskolako patioan Lezoko emakume kirolariei aitortza ekitaldia egingo zaie: Allerruko (futbola), Munttarpeko (eskubaloia), Kurkubiko (saskibaloia) taldeetako kideei, nahiz Lierni Lekuona txirrindulariari eta Maddi Fernandez bodyboard kirolariari oroigarriak emango dizkiete. Murixka Dantza Taldeari ere aipamen berezia egingo diote. Oroigarriak emanda, afaltzea, Herri Eskolako patioan bertan: sarrerakoak, piper beteak, onddo risotoa, oilaskoa saltsan eta limoi sorbetearekin aseko dute gosea bertaratzen direnek. Kafea menuaren barruan dago. Eta gauerdian, DJ Polasek girotuko du afalostea. Sarrerak eta txartelak Bera Beraren eta Gijonen arteko partida ikusteko sarreren zerrenda honakoa da:
  • Helduak (18 urtetik gorakoak), 6 euro.
  • Munttarpeko bazkideentzat sarrera, 4 euro.
  • Gazteak (12-18 adin tartekoak), 4 euro.
  • 12 urtetik beherakoak doan sar daitezke partidara.
Bestalde, herri afarirako tiketen prezioak honakoak dira:
  • Helduen tiketak, 18 euro.
  • Munttarpeko bazkideen prezioa, 15 euro.
  • Gazteen tiketen prezioa (14 urtetik beherakoak), 12 euro.
Bai partidarako sarrerak, zein afarirako txartelak Bekoerrota kiroldegian, Tiñelu elkartean, Sotxo tabernan, Sotxo tabernan eta Xera gastrotekan (Errenteria-Oreretan) eros daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.