Musikaz beteta heldu da asteburua Pasaiara

Kontzertuak antolatu dituzte Antxon eta Donibanen

Festa giroa nagusi izango da asteburuan Pasaian, eta musika entzun ahal izango da ia herriko bazter guztietan. Atxon, esaterako, bi kontzertu antolatu ditu barrutiko musika bandak. Lasarteko Guatxori txaranga  gonbidatu du Pasaitarra Musika Elkarteak herrira, Antxoko elkarteek antolatutako San Tomas feria girotu dezan. Larunbatean ospatuko dute Antxon ferian, 10:00etatik 14:30era. Horrez gain, Gabonetako kontzertua antolatu dute iganderako (hilak 16), San Fermin parrokian. Errenteriako Hirusta abesbatzak kantatuko du, 19:00etan. Patxi Tardioren zuzendaritzapean, euskal kanta tradizionalak eta nazioarteko folklorearen klasikoak, biak uztartuko dituzte errepertorioan. Sarrera doan da. Hirugarren kontzertu bat ere bada Antxon, ostiralean (hilak 14), 20:00etan, San Fermin Parrokian. Illunbe, Ibaiertz eta Pasaia abesbatzek Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Donibanen, igandean, estreinaldia Donibaneko Konstantzia Musika Bandak igandean du Gabonetako kontzertua. San Tomas azoka ospatuko dute Donibanen hilaren 16an, eta horregatik, bandaren kontzertua “ez ohikoa”  izango da. Herritik zehar joko dute, geldialdiak eginez, eta abesti pare bat joaz leku bakoitzean. 12:30etik Meipitik irtengo dira eta 13:30ak inguruan plazan bukatzeko asmoa dute. Plazan, gainera, bandaren zuzendari Ramon Vegak kontzerturako propio moldatutako Olentzaro interpretatuko dute estreinakoz. Tomas Angel Dadiek aspaldi idaztitako kalejira bat da Ramon Vegak moldatu eta bandak igandean estreinatuko duena. Horrez gain, bihar (hilak 14), Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Illunbe Akordeoi Orkestrak eta Trintxerzahar Abesbatzak eskainiko dute kontzertua, 20:00etan, eta gaur, Illunbe eta Ibaiertz Abesbatzek Loiolako parrokian kantatuko dute, 20:00etan baita ere.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.