Mozioa aurkeztu du gaiaren gainean Errenteria Irabazizek biharko plenoak aztertu dezan.
Apustu etxeen eta zorizko jokoetarako aretoen gaineko mozioa aurkeztu du Irabazizek.
Mozioa aurkeztu du Errenteria Irabazizek apustuetarako eta zorizko jokoetarako aretoak hezkuntza zentroetatik eta kultura zentroetatik gertu kokatzea mugatzeko. Apustuetarako aretoen kopuruak nabarmen gora egin duela azken urteetan dio hautesle elkargoak, baita, horrekin batera ludopatiarekin arazoak dituzten pertsonen kopuruak ere, bereziki 18 eta 25 urte arteko gazteen artean.
“Apustuak dira ludopatia kasuen bigarren arrazoi nagusia, makina txanponjaleen atzetik osasun ministerioaren datuek adierazten dutenez —azaldu du Irabazizek— eta 25 urtetik beherakoen artean adikzio mota hori %6tik %25era igo da azken lau urtean”. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ez dutela halako adikzioen gaineko azterlanik egiten salatu du Irabazizek, “adikzioen gaineko adituek eta elkarteek aldarrikatzen badute ere, ezinbestekoa dela azterlan serio eta sakona egitea, informazio ezak oztopatu egiten duelako EAEko ludopatiaren errealitatea kuantifikatzea. Adituek eta elkarteek, zein Euskadiko Adikzioen VII. Planean egindako analisia aitortzen duenez, problematika berrien artean arazo zehatz bati arreta eman behar zaio ludopatien atalean, jokabidezko adikzio gisa, batez ere internet bidez apustuetan hasten diren gazteei dagokienez”.
Teknologia digitalen ondoriozko problematikak gora egitearen arriskua adierazten du planak Irabazizek nabarmendu duenez, “mendekotasuna eta jokabide konpultsiboak sortzen dituztelako”. Jokoetan aritzeko aukera errazten duten kanal berrien arriskua ere nabarmendu du, eta horiei aurre egiteko neurririk ez dagoela erantsi du. Horren aurrean, herri administrazioak ardura hartu behar dutela esan du, eta horrenbestez, Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzeko eskatu dio, baita udalari ere, “herritarrak babesteko”.
Biharko plenoak aztertuko duen mozioan bost puntu planteatu ditu Irabazizek. Jokorako lokalen arteko gutxieneko distantzia ezarri, apustuetarako lokal berriak zabaltzeko muga jartzea erreglamendu orokorrean, eta hezkuntza zentroekiko distantziak eta eremu saturatuen karakterizazioa eranstea. Udaltzaingoaren prestakuntza indartzea ere eskatu du apustuekin eta jokoarekin lotutako arau hausterik ohikoenaz ohar daitezen. Eusko Jaurlaritzari ludopatiaren diagnostikoa aldizkako Euskadi eta drogak inkestan barne hartzea eskatzea galdegin du, baita jokoak dituen ondorioei buruzko informazio zein sentsibilizazio kanpainak egitea ere.