Bizikume elkarteko Itziar Alonsok hitzaldia emango du asteazkenean (hilak 19) Bekoz Bekoren egoitzan
Iruneko elkartea da
Bizikume, 2014. urtean sortua, emakumeak elkartu eta bizikleta irteerak egin asmoz. Gaur egun 1000tik gora emakume biltzen ditu elkarteak. Ikastaroak eskaintzen dituzte, eta irteerak antolatu, emakumeek, taldeetan irteera egin eta “bizikletaz gozatzeko” asmoz.
Bekoz Beko elkarteak elkarteko Itziar Alonso gonbidatu du Pasai Antxora, hitzaldi baten bidez bere elkartearen esperientziaren berri eman dezan. Asteazkenean izango da hitzaldia (hilak 19), 19:00etan, emakume taldeak Antxoko Zumalakarregi kalean duen egoitzan,
bizikleta ahalduntzerako trena gisa izenburupean.