Gabonetan eten egingo dute altzariak biltzeko zerbitzua
Urtarrilaren 8an jarriko dute martxan zerbitzua berriz ere
Altzariak botatzekotan aste hau baliatzea komeni. Udalak iragarri duenez, Gabonak bitartean ez da egongo bilketa zerbitzurik. Zehazki abenduaren 26an, 27an eta 28an, eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4ean.
Hori dela eta, herritarrei aipatu datetan altzaririk ez jaisteko eskatu diete. Urtarrilaren 8tik aurrera zerbitzua normaltasunez funtzionatzen hasiko da berriz ere.
