51 zuzkidura etxebizitza eraikiko dituzte gazteei begira; lanek 24 hilabete irautea aurreikusi du udalak.

Aste honetan hasiko dituzte apartamentuak egiteko lanak.
Gazteentzako 51 zuzkidura etxebizitza eraikiko dituzte Arramendin, eta aste honetan bertan hasiko dituzte lanak. Bi urte barru apartamentu horiek amaituta egotea aurreikusi du udalak. Proiektua, Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde, Plangintza eta Etxebizitza Sailak sinatutako akordio baten emaitza da, eta azken hori izango da lanen eta etxebizitzen kudeaketaren arduradun.