Itsastarrak-eko kideak Pirinioetara egindako irteeran.
Itsastarrak Medi Taldeak urteko batzar orokorrera deitu ditu bazkideak biharko, 19:30ean lehen deialdian, eta 20:00etan bigarrenean. Batzarra Trintxer Jauregian izango da, eta gai zerrendan, besteak beste, iazko balantzea eta datorren urterako aurreikusitako egutegia.
Ohiko batzarra bukatuta, ezohikoa egingo dutela iragarri dute, hauteskunde batzordea izendatu eta egutegia onartzeko.
Bide batez, batzarraren eguna federatu txartela berriztatzeko baliatuko dutela iragarri dute.