Berdintasuna, hezkuntza, kultur aniztasuna, gizarte inklusioa, eta gizarte ekonomia arloetan Errenterian lanean ari diren gizarte kolektibo nahiz erakundeei zuzenduta dago iniziatiba.

Lagunduz iniziatiba abiatu du bigarrenez Irabazizek.
LagunduZ iniziatiba antolatu du bigarrenez Errenteria Irabaziz hautesle elkargoak. Bokazio soziala duten proiektu ekintzaileen garapena errazteko sortu zuen proiektua iaz, eta horren harira, proiektu horiek abian jartzeko ekarpen ekonomikoa egingo du Errenteria Irabazizek, 6.000 euro guztira proiektu bakarra edo gehiago laguntzeko, “aurkezten direnen artean erabakiko du batzarrak zeintzuk lagundu”.
Berdintasuna, hezkuntza, kultur aniztasuna, gizarte inklusioa, eta gizarte ekonomia arloetan Errenterian lanean ari diren gizarte kolektibo nahiz erakundeei zuzenduta dago iniziatiba. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 15a arte izango da zabalik, eta proiektuak Irabazizen egoitzan (Kapitanenea 5, behea) aurkeztu behar dituzte interesdunek. Aurkezten dutenen artean, batzarrak erabakiko du zein proiekturi edo proiektuei eman laguntza. Aukeratutako proiektuak gauzatzeko, berriz, hamabi hilabeteko epea izango dute kolektiboek; egokitutako diru kopuruaren %40 eskuratuko du hautatzeko unean, %30 handik bi hilabetera, eta gainontzeko %30 proiektua amaituta. Azken bi faseetan une horretaraino egindako lanaren gaineko memoria bana aurkeztu beharko dute.
Proiektuak Errenterian egin beharko dituzte, lehiaketan parte hartu ahal izateko, eta elkarte edota erakundeak Errenterian izan beharko du egoitza. Ekintza zuenak planteatzen dituzten proiektuak lehenetsiko dituzte sentsibilizazioa lantzea helburu dutenen gainetik, baita Errenteriarrei zuzendutakoak direnak ere. Proiektua aurrera ateratzeko elkarteak boluntarioak lortzeko gaitasuna izatea ere lehenetsiko da, halaber.
Informazio gehiago behar dutenek Irabazizen egoitzara jo dezakete lan egunetan 09:00etatik 13:30era, 661 83 39 61 telefono zenbakira deitu, edota
posta elektronikora mezua bidali.