Lezoko 2019ko egutegia, inude eta artzainena
Lezoko Udala 2019ko egutegia banatzen hasi da: artzain eta inudeei eskaini die, 1963an konpartsa sortu zenetik bildutako argazkiekin.
Lezoko Udalak prest du jada 2019ko egutegia. Gaur hasi dira banatzen bai Kultura Saileko bulegoan zein Informazio Bulegoan. Bertako protagonistak, santakrutzetako igande goizetako artzain eta inudeak. Udalaren 2019ko egutegia 1963an desfile hori antolatzen hasi zirenetik, atera direnen aitormen edo omenaldia da. 1963an hasi ziren herriko katekistak desfilea antolatzen. Murixka Dantza Taldeko kideek hartu zieten erreleboa, eta egun, Lezoko Desfile Taldea da konpartsaren arduradun. Hala, urte horietan guztietan jaso diren irudiak erabili ditu udalak datorren urteko hamabi hilabeteak kolorez betetzeko. Egutegia PDF artxiboan lortu nahi dutenek, beheko estekan egin dezakete klik: